Atxegalde, jaien zurrunbiloan murgiltzear

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 25a, 10:00

Gaur 20:00etan jaurtiko duten txupinazoarekin lehertuko da jai giroa Atxegalden. Astebururako ekitaldi ugari iragarri dituzte. Tartean, ostiral honetan bertan, Artzabalen auzokideekin batera Jai Batzordeak ospatuko duen bazkaria. Honez gain, kontzertuak, haurrei zuzenduriko jolasak, toka edo mus txapelketak, herri afari musikatua... igande iluntzera arte. Honatx hiru egunotarako antolatzaileek josi duten egitarau oparoa:

 

ATXEGALDEKO JAIAK

Abuztuak 25, ostirala

Eguerdian, batzordearen eta auzokideen bazkaria Artzabalen.

Ondoren, Matraka elektrotxarangarekin kalejira herrian zehar eta Atxegaldeko auzoan.

20:00 Txupinazoa eta luntx mundiala.

Ondoren, buruhandiak.

Gauean: Izeberg, Liher eta Gabenara.

Abuztuak 26, larunbata

11:00 Umeentzako jolasak eta opari banaketa.

14:30 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarritakoa, edaria eta postrea batzordearen kontu).

15:30-16:00 Mus txapelketako izen ematea. Bikoteko 20 euro. Sariak:

1.saria: txapelak, kopak, baserriko lau oilasko, mariskada eta bi botila txanpain.

2.saria: kopak, 4 txuleta, mariskada eta bi botila txanpain.

3.saria: kopak, 4 untxi eta bi botila txanpain.

4.saria: kopak, 3 kg saiheski eta bi botila txanpain.

16:00 Mus Txapelketa.

18:00 Bubble Soccer, haurrentzako jokoa.

Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.

21:00 Herri afari musikatua, Ruben musikariak lagunduta. Txartelak 15 eurotan salgai aurrez, Aitzaga, Bordatxo eta Artzabalen. Menua: entsalada epela, oilaskoa garagardo saltsan eta gazta krema.

Gauean, DJ eta Elepunto.

Abuztuak 27, igandea

12:00 Toka Txapelketa. Izen ematea: 3 euro (haurrek doan). Sariak:

-Helduen txapelketa: 

1.saria: 50 euro. 2. saria: 30 euro. 3. saria: 20 euro.

-Haurren txapelketa: 

1.saria: 5 euro. 2. saria: 3 euro. 3. saria: 2 euro.

Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.

17:00 Mastertxef Txiki, sukaldari lehiaketa.

18:30 Bertso musikatuak.

22:00 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.