Atxegalde auzo gisa noiz sortu zen, honakoa jaien zenbatgarren edizioa ote den, beste auzoetako jaiak noiz izaten diren, Usurbilek zenbat biztanle dituen... Auzoko plazara gerturaturikoen artean horrelako galderen erantzunen bila, festetako ereserkia abesten, zapatak biltzen ikusi ditugu gaztetxoak goiz partean Atxegalden. Antolatzaileek prestatutako oka jokoko probetako batzuk ziren. Jolas gehiagotan ere parte hartu dute, gogotsu beti ere; sormena dantzan jarri dien marrazki txapelketan, aulki jokoan... Primeran pasa dute eta ez dira esku hutsik joan bazkaltzera. Opari mordoa zozketatu du Jai Batzordeak, goizean zehar ekintza ezberdinetan primeran pasa duten gaztetxoen artean. Umeena da aipatu moduan, Atxegaldeko festen bigarren egun hau. Hitzordu gehiago, arratsalde partean. Haurrena soilik ez, mus zaletuena ere izango da bazkalostea:
ATXEGALDEKO JAIAK
Abuztuak 26, larunbata
15:30-16:00 Mus txapelketako izen ematea. Bikoteko 20 euro. Sariak:
1.saria: txapelak, kopak, baserriko lau oilasko, mariskada eta bi botila txanpain.
2.saria: kopak, 4 txuleta, mariskada eta bi botila txanpain.
3.saria: kopak, 4 untxi eta bi botila txanpain.
4.saria: kopak, 3 kg saiheski eta bi botila txanpain.
16:00 Mus Txapelketa.
18:00 Bubble Soccer, haurrentzako jokoa.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afari musikatua, Ruben musikariak lagunduta. Txartelak 15 eurotan salgai aurrez, Aitzaga, Bordatxo eta Artzabalen. Menua: entsalada epela, oilaskoa garagardo saltsan eta gazta krema.
Gauean, DJ eta Elepunto.
Abuztuak 27, igandea
12:00 Toka Txapelketa. Izen ematea: 3 euro (haurrek doan). Sariak:
-Helduen txapelketa:
1.saria: 50 euro. 2. saria: 30 euro. 3. saria: 20 euro.
-Haurren txapelketa:
1.saria: 5 euro. 2. saria: 3 euro. 3. saria: 2 euro.
Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.
17:00 Mastertxef Txiki, sukaldari lehiaketa.
18:30 Bertso musikatuak.
22:00 Azken traka.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.