Heldu nahiz haurrentzako arratsalde pasa borobila gaur Atxegaldeko jaietan

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 26a, 20:32

Atxegaldeko jaietan denetariko adin tarte eta zaletasunentzako lekua egon ohi dela argi geratu ohi da urtez urte. 2017ko edizio hau ez da salbuespena izaten ari. Larunbat arratsalde honetan, jaien plazako guneetako batean mus zaletuak lehia bizian aritu dira Jai Batzordeak antolaturiko txapelketan. Segidan dituzue sarituen argazki eta izenak. Artean, haurrentzako ekitaldirik ez da falta izan; batetik, harrera ezinhobea izan duen "Bubble soccer" delako jokoan primeran pasa dute. Burbuila talka ugari izan da. Indarberritzeko txokolate jan gozo askoa izan dute gaztetxoek eta askaritan dastatutakoa izerdi bilakatu zaie, buruhandiak irten direnean. Lasterka bizi askoak ikusi ditugu Udarregi Ikastola ondoko zelaian gora eta behera. 

Bigarren parranda gauaren atarian dira Atxegaldeko jaiak:

ATXEGALDEKO JAIAK

Abuztuak 26, larunbata

21:00 Herri afari musikatua, Ruben musikariak lagunduta. Txartelak 15 eurotan salgai aurrez, Aitzaga, Bordatxo eta Artzabalen. Menua: entsalada epela, oilaskoa garagardo saltsan eta gazta krema.

Gauean, DJ eta Elepunto.

Abuztuak 27, igandea

12:00 Toka Txapelketa. Izen ematea: 3 euro (haurrek doan). Sariak:

-Helduen txapelketa: 

1.saria: 50 euro. 2. saria: 30 euro. 3. saria: 20 euro.

-Haurren txapelketa: 

1.saria: 5 euro. 2. saria: 3 euro. 3. saria: 2 euro.

Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.

17:00 Mastertxef Txiki, sukaldari lehiaketa.

18:30 Bertso musikatuak.

22:00 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.

https://youtu.be/VRITroyCp6Y

https://youtu.be/XzrVNbCBp0E

Mus txapelketako sailkapena

1-Angel-Rufino

2-Uli-Orena

3-Imaz-Esnaola

4-Eneko-Mikel.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA