Atxegaldeko festak, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 27a, 11:58

Ajearekin baina umore onez ekin diote festetako azken egunari. Ekipo A taldekoak hamaiketakoa banatzen hasi direnean abiatu da gazteen arteko toka txapelketa. Handia izan da partehartzea. Helduen txanda iritsi denean, euri tanta batzuk hasi dira eta tiraldiak aterpetik egin behar izan dituzte. Manuel eta Antonio Guadix anaiek bi desenpate jokatu behar izan dituzte. Azkenean, Manuel izan da nagusi. Antonio bigarren. Hirugarren saria Vicente Leronerentzat izan da. Estilo onenaren saria, aldiz, Joxean Rodriguezentzat. 

Festa giroko asteburua izaten ari da Atxegalden. Gaur, azken traka.  Bazkalostean, Mastertxef Txiki, bertso musikatuak eta azken traka.

Abuztuak 27, igandea

12:00 Toka Txapelketa. Izen ematea: 3 euro (haurrek doan). Sariak:

-Helduen txapelketa: 

1.saria: 50 euro. 2. saria: 30 euro. 3. saria: 20 euro.

-Haurren txapelketa: 

1.saria: 5 euro. 2. saria: 3 euro. 3. saria: 2 euro.

Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.

17:00 Mastertxef Txiki, sukaldari lehiaketa.

18:30 Bertso musikatuak.

22:00 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.