Akabo 2017ko Atxegaldeko festak. Jaietako azpiegitura biltzeko eguna izango dute astelehen hau auzoan, etenik gabeko 48 orduko parranda amaitu ostean. Gaua argitu zuen traka burrunbatsuarekin borobildu zituzten bart jaiak. Aurretik, arratsalde partean, bertso musikatuen saio bikainaz gozatzeko aukera izan zen Maialen Akizu, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" bertsolarien eta Iker Lauroba eta Ixak Arruti musikarien eskutik.
Haurrak sukaldari bihurtarazi zituen Mastertxef Txiki Txapelketaren ostean izan zen. Gogotik ahalegindu ziren sukaldari gaztetxoak postre onena prestatzen. Ondoko irudietan dituzue parte hartu zutenak baita talde saritua ere, Atxegaldeko jaietako azken orduetako gainerako argazki eta bideoekin batera:
https://youtu.be/hhKP2ChwtEk
https://youtu.be/yKVAZRBQIjU