Usurbilen baditugu jada bide luzea jorratu eta bi elikagaiei gorazarre egiten dieten kofradia bana; bat Baba Txiki Beltzarena, bestea Masusta Kofradia. Bi kofradiok asteotan dira biltzekoak; Baba Txiki Beltza Kofradiak ostegunerako jarria du hitzordua Saizar Sagardotegian. Masusta Kofradia berriz irailaren 8an bilduko da Artzabalen. Ekitaldi irekiak dira, animatzen dena bertara daiteke, baina aurrez eman beharko da izena. Honatx xehetasunak:
KOFRADIEN HITZORDUAK
Abuztuak 31, osteguna
Eguerdian, 20. Baba Txiki Beltza Kofradiaren bazkaria Saizar Sagardotegian. Bazkari irekia, nahi duena bertaratu daiteke. Lekua erreserbatzeko:
943 364 597
Irailak 8, ostirala
21:00 Masusta Kofradiaren Eguna Artzabalen.
Zehaztasunak: "2007. urtean eratu zen Masustaren Kofradia Txirristra Tabernan bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Krofradiaren Eguna. Aurten, hamabosgarren kofradea izendatuko da. Dena jai eta kantu giroan ospatzen da. Ekintza erabat irekia da etorri nahi duen herritarrarentzat. Egitaraua:
-Afari irekia Artzabal tabernan (aldez aurretik izena eman behar da).
-Kofradegaiaren aurkezpena.
-Jantzi banaketa eta janztea.
-Masustaren propietateen irakurketa.
-Kofrade berriaren zin egitea.
-Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena.
-Masustaren ereserkia".