Euskara ikasteko 35 udal diru-laguntza eskaera

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 28a, 11:46

2016-17 ikasturtean euskara ikasten aritu diren 35 ikasleek udal diru-laguntzak jasotzeko eskaera egin zuten ekainaren 26tik uztailaren 7ra artean Udalak finkatua zuen epearen baitan. Udalak abuztuaren 14an eman zituen argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udal Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak uztailaren 27an eskaeron inguruan hartutako erabakiaren xehetasunak. Guztira, 13.796,16 euroko laguntza ematea onartu zuen behin behinean, interesdunentzat alegazioak aurkezteko 10 eguneko tartea zabaltzea erabakitzearekin batera. Gogoan izan, honako  baldintza bete behar zituzten diru-laguntza eskatzaileek:

Bete beharreko baldintzak:

Herritar guztiek matrikula kostuaren % 100 jasoko dute (500 euroko mugarekin), baldin­tza hauek bete­tzen badituzte:   

-%80ko asisten­tzia izateagatik.

-Usurbilen erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarra izatea.

-Ikastaroan zehar %80ko asistentzia izatea.

-Euskaltegiaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko den gutxieneko aprobetxamendua gainditzea.

Behin betiko diru-laguntza eskaeron ebazpenak irailean argitaratuko dira. Bestalde, gogoan izan irailaren 4an irekiko da 2017-18 ikasturterako euskara ikasteko matrikulazio epea Etumeta AEK euskaltegian. 

Aisialdiko laguntzetan, eskaerarik ez

Euskara ikasi dutenei zuzendurikoarekin batera, aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzako diru-laguntza deialdia ere plazaratu zuen Udalak. Aldiz, eskaerarik ez zen aurkeztu ekainaren 26tik uztailaren 7ra Udalak finkatua zuen epearen baitan.

Honatx diru-laguntza deialdion behin behineko ebazpenen berri:

Euskara ikasteko udal diru-laguntza deialdiko ebazpena

Aisialdiko udal diru-laguntzen ebazpena

Behin betiko onartuak

Gainerakoan, gizarte zerbitzu, kultura, kirol, ingurumen eta nekazaritza zein abeltzaintzako udal diru-laguntzak behin betiko onartuak ditu Udalak. Esteka hauetan dituzue xehetasunak:

Kultura

Emango den laguntza: 79.490,35 euro.

Eskatzaileak: 21.

Lagundutako egitasmoak: ikastaroak, irteerak, udako aisialdiko ekintzak, bestelako ekintzak...

Informazio gehiago: Kulturako 2017ko udal diru-laguntzak

Kirolak

Emango den laguntza: kirol taldeentzako 45.000 euro eta beste 1.000 euro kirol elkarteak ez diren taldeen kirol jarduerak laguntzeko.

Eskatzaileak: 11 kirol talde eta kultur edo bestelako elkarteetatik kirol jarduerak egiteko beste lau eskaera.

Informazio gehiago: Kiroletako 2017ko udal diru-laguntzak

Ingurumena

Emango den laguntza: 2.732 euro.

Eskatzaileak: 11.

Informazio gehiago: Ingurumeneko 2017ko udal diru-laguntzak

Nekazaritza eta abeltzaintza

Emango den laguntza: 10.000 euro.

Eskatzaileak: 11.

Eskatutakoa: materiala erosi edota baliabideetarako laguntzak nagusiki.

Informazio gehiago: Nekazaritza eta abeltzaintzako 2017ko udal diru-laguntzak

Gizarte zerbitzuak

Emango den laguntza: 11.199 euro inguru.

Eskatzaileak: 17 elkarte.

Informazio gehiago: Gizarte zerbitzuetako 2017ko udal diru-laguntzak

Usurbilgo Udalaren ataria: usurbil.eus