Lasterkariak 10. Baxurde Krosserako izen ematen hasiak

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 28a, 11:55

Baxurde Txiki U.T.T.-k finkatu du jada hamargarren ediziora heldu den kirol proba herrikoiaren hitzordua; irailaren 17an ospatuko da, igande goizez, 10:30ean abiatuko den lasterketarako bi ibilbide izango dira aukeran: 10,75 kilometrokoa bat, 5,2koa bestea. Lasterketarako aurrez eman ahalko da izena Oiardo Kiroldegian edo kirolprobak.com atarian. Edizio borobil honetan ere, “zuek bertan egotea gustatuko litzaiguke, kirol pixka bat egin eta goiz pasa on bat izatearren” adierazi dute antolatzaileek.

Dagoeneko lasterkariak hasiak dira izena ematen. Astelehen honetarako 24 lagun zeuden inkribatuta kirolprobak.com orrialdean, tartean 4 usurbildar. Gainerakoak Buruntzaldea, Urola Kosta edota Donostialdeko partaideak ditugu momentuz. Gogoan izan, 300 lagunentzako lekua egongo dela lasterketan.

10. Baxurde Krossa

Eguna: irailak 17, igandea.

Tokia: Usurbilgo frontoia (irteera eta helmuga frontoia).

Zehaztasunak: 10,75 kilometro eta 5,2 kilometroko ibilbide bana aukeran. 300 lasterkarirentzako  lekua.

Izen ematea eta informazio gehiago: kirolprobak.com  edo Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

2016ko 9. Baxurde Krosseko Podiuma

Lehen hiru gizonezkoak:

1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47

2-Ruben Ruzafa Cueto (Rincón de la Victoria) 00:34:51

3-Raul Gomez Margallo (Lasarte-Oria) 00:35:04

Lehen hiru emakumezkoak:

50-Eguzkiñe Zabaleta Caballero (Leitza) 00:44:24

56-Miren Josune Bikuña Zubia (Oñati) 00:44:45

47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50

Lehen usurbildarrak:

1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47

47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50

Baxurde Krossa iruditan: 9. Baxurde Krossa