Oiardo Kiroldegia irekita berriz, beste hainbat zerbitzu udako ordutegiarekin oraindik

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 28a, 10:45

Askorentzat oporren amaieraren sinonimoa den iraila ate joka dugu. Abuztuko azken egunotan jada pixkanaka, herriko zerbitzuak ohiko jardunera bueltatzen hasiak dira. Hilabete osoan itxita egon ostean, astelehen honetan zabaldu dute berriz Oiardo Kiroldegia. Abuztuaren 31ra arte udako ordutegia izango du indarrean. Beste hainbat zerbitzuek ere udako ordutegia dute indarrean:

Oiardo Kiroldegia

Udako ordutegia abuztuaren 31ra arte. Lanegunetako ordutegia: 07:00-13:00/17:00-20:15. Larunbatetan: 09:00-13:00. Igande eta jai egunetan: 09:00-13:00. Irailaren 1etik aurrera, ordutegi hau izango du Kiroldegiak:

-Lan egunetan: 07:00-12:30 / 14:30-22:10 (igerilekua 21:00ak arte).

-Larunbatetan: 09:00-21:30 (igerilekua 21:00ak arte). 

-Igandetan eta Jai Egunetan: 09:00-13:30 (igerilekua 13:00ak arte).

Garbigunea

Irailaren 15era arteko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00. Larunbatetan, 09:00-13:30.

Sutegi udal liburutegia 

Uda osoan, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean zabalik. 

Kzgunea 

Abuztuan itxita. Irailaren 1etik aurrera, 16:00-20:00 artean zabalik. Datozen ikastaroak:

-Irailak 18-19, 16:00-18:00: “Wikipedia. Elkarlaneko entziklopedia digitala”.

-Irailak 18-19, 18:00-20:00: “Erosketa seguruak Interneten”.

-Irailak 28-29, 18:00-20:00: “Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu”.

Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net / 943 023 684

Bus taxia

Abuztuan ez da bus taxi zerbitzurik izango. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegiarekin berriz, bus taxi zerbitzua martxan. 

Euskotren 

Udako ordutegia indarrean da. Aldaketa esanguratsuena: larunbat, igande eta jai egunetako arratsaldeetan, trenak ordu erdiro izango direla Zumaia-Donostia artean. Informazio gehiago: euskotren.eus/ 944 333 333 / @euskotrenejgv

Lurraldebus 

Aldaketarik ez. Informazio gehiago: lurraldebus.eus / 900 300 340

TSST bus zerbitzua

Aldaketarik ez. Informazio gehiago: tsst.info/943 361 740