Neurrigabekeria onartezina da Udalarentzat, Fiskaltzak Altsasuko gazteentzat eskatutako espetxealdiak

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 28a, 13:54

Fiskaltzak 62 urte eta 6 hilabeteko espetxealdia eta 50 urte eskatu ditu sei gazterentzat eta 12 urte eta erdiko espetxealdia beste gazte batentzat. “Zuzenbidezko Estatu batean onartezina litzatekeen neurrigabekeria”, EHBilduk aurkeztu eta uztailaren 26ko osoko bilkuran udalbatzak gehiengo osoz onartu zuen adierazpenak dioenez. EAJ-ko ordezkariek ere adierazpen hau babestu zuten. PSE-ko ordezkaria aurka agertu zen.

Modu honetan, “Usurbilgo Udalak erabateko desadostasuna adierazten du Fiskalaren zigor eskaeren aurrean eta kezka handia adierazten du gertaeren bilakaerarengatik, kasua neurrigabekeria eta bidegabekeria onartezin batera heldu dela ikusita”. Normaltasun eta elkarbizitza demokratikoaren aurkakotzat jotzen du, “kasu hau inguratzen duen neurrigabekeria”. Altsasuko gertaerak epaitzeko eskumena Iruñeako epaitegiarena behar lukeela defendatzen du adierazpenak, Nafarroako Probintzia Auzitegiak adierazi duen moduan: