Beherantz langabezia uztailean, gorantz aldi baterako kontratazioa

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 28a, 13:04

Maiatzaz geroztik beheranzko bidean segitzen du langabetu kopuruak Usurbilen. 271 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak hilabete hartan, 21 gutxiago, 250 ekainean eta 17 langabetu gutxiago uztailean, guztira 234. Joan den hilabetean bereziki nabarmena izan da gizonezko langabetu kopuruan eman den beherakada, ekainean 113 izatetik uztailean 98 izatera igaro baitziren. Lanik gabeko emakumezkoen kopurua ordea bere horretan mantendu zen joan den hilabetean. Ekainean 137 baziren, uztailean 136. Zerbitzuen sektorean egoten segitzen du langabetu kopuru handiena, 234tik 168. 

Buruntzaldean zertxobait gora egin zuen langabetu kopuruak uztailean; 3.441 langabetu guztira (ekainean 3.433). Gipuzkoan aldiz nabarmen egin du behera langabeziak. 1.702 langabetu gutxiago zenbatu dira herrialde mailan, guztira 34.143 (ekainean 35.843).

Kontratazioak gorantz egin du. Ekainean Usurbilen 447 lan kontratu erregistratu ziren, uztailean 566. Ia denak, 522, aldi baterako, 334 zerbitzuen sektorean. Langabetu gehien emakumezkoak izan arren, gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da. Uztailean 566 lan kontratutik 334 gizonezkoenak ziren, 232 emakumezkoenak.

2017ko uztaila

Usurbil: 234.     Buruntzaldea: 3.441.    Gipuzkoa: 34.143.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 98.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 39.

45 urtetik gora: 51.


Emakumezkoak: 136.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 70.

45 urtetik gora: 60.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 6.

Industria: 23.

Eraikuntza: 20.

Zerbitzuak: 168.

Aurretik lanik gabe: 17.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 773.

Astigarraga: 265.

Hernani: 997.

Lasarte-Oria: 905.

Urnieta: 267.

Usurbil: 234.

Guztira: 3.441.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 34.143.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 566.

Aldi baterakoak: 522.

Zerbitzuen sektorean: 334.

Sexuaren arabera: 334 lan kontratu gizonezkoenak, 232 emakumezkoenak.

2017ko ekaineko datuak

2017ko maiatzeko datuak

2017ko apirileko datuak

2017ko martxoko datuak

2017ko otsaileko datuak

2017ko urtarrileko datuak

2016ko abenduko datuak

2016ko langabezia datuen bilakaera