Usurbilgo Bake Epaitegirako langileak hautatu ditu Udalak. Agustin Esnaola Etxabe izango da epaile titularra eta Laura Gorrochategui Echepare ordezko epailea. Hala erabaki zuen aho batez udalbatzak, uztailaren 26an egin zuten osoko bilkuran. Lanpostuotarako eskaerak aurkezteko aurrez zabalik izan zuten epean hiru hautagai aurkeztu ziren. Hautagaiotako bi izan dira beraz hautatuak.
Bake Epaitegia
Helbidea: Kale Nagusia 4, behea.
Telefono zenbakia: 943 372 336.
E-posta: bakeepaitegia1@usurbil.eus
Ordutegia: 09:00-14:00 (astelehen, asteazken eta ostiralak).