Igande honetan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 29a, 16:41

Lau talde hauek lehiatuko dira aurtengoan: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune). Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, denek denen aurka, irailaren 3tik 24ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan jokatuko dira.

 

Finala, Oiartzunen

Bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren taldeek finalerdia jokatuko dute, partida batera, urriaren 1ean. Beti ere, eguraldiak ez badu txapelketaren martxa baldintzatzen. Eta finalerdiko irabazleak finala jokatuko du, lehenengo faseko aurreneko sailkatuaren aurka. Finala urriaren 8an jokatuko da Oiartzungo plazan.