Lokal huts batean jarduera ekonomiko berriak abiatzeko udal diru-laguntza deialdia

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 30a, 09:20

Ekintzailea izan eta Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat jarri nahi duenak, udal diru-laguntza deialdira aurkeztu daiteke urriaren 31ra arte.

Diru-laguntza deialdia

Xedea: "Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzen oinarri erregula­tzaileak ezar­tzea, norgehiagoka erregimenean, 2017. urtean jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekin­tzaileei lagun­tzeko". Usurbilen ­hutsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekin­tzaileari lokalaren alokairuan lagun­tzera bideratuko dira diru-lagun­tza hauek. 

Lehentasuna izango dute: "herri gunean nahiz auzoetan gaur egun herritarrei eskain­tzen ez zaizkien zerbi­tzuekin lotura duten proiektuek.        

Ixtera doazen edo ­itxi berriak diren jardueren jarraipenekoak diren proiektuek".

Eskabideak: urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke udal erregistroan.

Emango den laguntzaren zenbatekoa: 

Gehienez ere lehenengo bi urteren alokairu gastuak diruz lagunduko dira:

-Lehenengo urtean alokairu gastuaren % 40a, gehienez ere 300 € hilean.

-Bigarren urtean alokairu gastuaren % 30a, gehienez ere 200 € hilean.

Baldintzak:

Jarduera mota: txikikazko herri merkataritzako jarduerak izatea, azken bezeroarekin edo herritarrekin harreman zuzena dutenak; pertsonei zuzendutako zerbitzuak; jarduera komertziala izanik, kale eta eremu  jakin batean biziberritze ekonomiko eta sozialerako lagungarria izango dena kontsideratzen den bestelako edozein jarduera.

Ekin­tzaile eta enpresa proiektuaren ezaugarriak: jarduera garatu ahal izateko lokalik jabetzan ez izatea; jarduera garatzeko hutsik dagoen Usurbilgo merkataritza lokal bat alokairuan hartzea; enpresaren langile kopurua gehienez ere 5 izatea...

Informazio gehiago: uztailaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala