Ikusmin handienetarikoa eragiten duten estropadak ate joka ditugu. Irailaren 3an eta 10ean jokatuko da Kontxako Bandera Donostian. Aurretik, ostegun honetan, sailkapen proba ospatuko da 17:30etan hasita. Aurtengoan, arraunean duten onena ematen dabiltza hiru herritar. Emakumezkoen artean, Nagore Arruti Donostiarra taldean. Gizonezkoen artean Hondarribian Alex Udabe eta Josu Ostolaza San Pedro taldean. Datozen bi igandeotan beraz, herritarrik ikusi ahalko dugu Gipuzkoako hiriburuko uretan.
Tren zerbitzu gehiago
Jendetza mugiarazi ohi duen hitzorduotara joateko tren zerbitzu gehiago antolatu ditu Euskotrenek, Deba-Donostia artean. Igande honetan, irailaren 3an, goizeko 8:24-11:36 artean orduerdiro izango duzue tren zerbitzuren bat, eta zenbait uneetan baita bi zerbitzu ere hamar minutuko tartean. Segidan duzue irailaren 3ko goiz parterako tren zerbitzuen ordutegia. Informazio gehiago:
944 333 333
Twitter: @euskotrenEJGV
Lurraldebusen neguko ordutegia, ostiraletik
Udako ordutegia izan dute indarrean azken asteotan. Hilabete hau amaitzearekin batera etorriko da ordea aldaketa. Irailaren 1etik, hau da, ostiral honetatik bertatik neguko ordutegia jarriko du indarrean Lurraldebusek. Informazio gehiago:
900 300 340 (08:00-20:00)
lurraldebus@lurraldebus.eus