Usurbildarrak Kontxako Banderarako sailkatzeko lehian gaur

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 31a, 07:17

Ondoko irudia, ostegun goiz honetan Donostian ateratakoa duzue. Azken orduetako ekaitzen ostean, badirudi argitzera joko duela arratsalde partean. Irudi gris hau nabarmen aldatuko da beraz hurrengo orduetan, baina ez bakarrik eguraldi kontuengatik. Ostegun arratsalde honetan jokatuko baita, Kontxako Banderarako sailkapen proba. 17:30etan hasita emakumezkoena. 13 talde lehiatuko dira, zazpi bakarrik sailkatuko dira datozen bi igandeotan, irailaren 3an eta 10ean jokatuko diren estropadetarako.

18:00etan hasiko den gizonezkoen sailkatze proban 24 talde lehiatuko dira, eta kasu honetan ere, donostiarrekin batera, emaitza onena duten zazpi taldeak izango dira hurrengo bi igandeotan lehiatu ahalko direnak Donostiako uretan. 

Ez ahaztu, denboraldi honetan ere baditugula usurbildarrak arraunean. Emakumezkoen artean, Nagore Arruti Donostiarra taldean. Gizonezkoen artean, Hondarribian Alex Udabe eta Josu Ostolaza San Pedro taldean.

KONTXAKO BANDERA JOKATZEKO SAILKAPEN PROBA

Eguna: abuztuak 31, osteguna.

Emakumezkoen sailkatze estropadak

Ordua: 17:30.

A multzoa

1 Arraun Lag. Donostia, Gipuzkoa

2 Mecos-Riveira, Coruña

3 Hernani-Iparragirre, Gipuzkoa

4 Hibaika-Ancin, Gipuzkoa

5 Orio-Babyauto, Gipuzkoa

6 San Juan-Iberdrola, Gipuzkoa

B multzoa

1 A Cabana-Ferrol, Coruña

2 Cabo, Coruña

3 Chapela, Pontevedra

4 Deusto-Bilbao, Bizkaia

5 Lea Artibai-Cikautxo, Bizkaia

6 Portugalete, Bizkaia

7 Castreña, Kantabria

Gizonezkoen sailkatze estropadak

Ordua: 18:00.

A multzoa

1.Meira

2.Lapurdi

3.Arkote

4.Deusto

5.Santurtzi

6.Puebla

7.Zumaia

8.Hibaka

9.Mutriku

10.Zarautz

11.Isuntza

12.Getaria

B multzoa

13.Zierbena

14.Cabo

15.Orio

16.Ares

17.Ondarroa

18.San Juan

19.Astillero

20.Hondarribia

21.SanPedro

22.Kaiku

23.Tiran

24.Urdaibai