2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabaltzear dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun egitasmoa, autoikaskuntza… Alfabetatu eta euskalduntzeko eskaintza zabala dugu beraz eskura aurten ere. Izen emateko epea irailan sartzearekin batera irekiko dute. Ordutegi honetan bideratu ahalko da matrikulazioa: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
Euskara ikasteko 35 udal diru-laguntza eskaera
2016-17 ikasturtean euskara ikasten aritu diren 35 ikasleek udal diru-laguntzak jasotzeko eskaera egin zuten ekainaren 26tik uztailaren 7ra artean Udalak finkatua zuen epearen baitan. Udalak abuztuaren 14an eman zituen argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udal Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak uztailaren 27an eskaeron inguruan hartutako erabakiaren xehetasunak. Guztira, 13.796,16 euroko laguntza ematea onartu zuen behin behinean, interesdunentzat alegazioak aurkezteko 10 eguneko tartea zabaltzea erabakitzearekin batera. Gogoan izan, honako baldintza bete behar zituzten diru-laguntza eskatzaileek:
Bete beharreko baldintzak:
Herritar guztiek matrikula kostuaren % 100 jasoko dute (500 euroko mugarekin), baldintza hauek betetzen badituzte:
-%80ko asistentzia izateagatik.
-Usurbilen erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarra izatea.
-Ikastaroan zehar %80ko asistentzia izatea.
-Euskaltegiaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko den gutxieneko aprobetxamendua gainditzea.
Behin betiko diru-laguntza eskaeron ebazpenak irailean argitaratuko dira.
Aisialdiko laguntzetan, eskaerarik ez
Euskara ikasi dutenei zuzendurikoarekin batera, aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzako diru-laguntza deialdia ere plazaratu zuen Udalak. Aldiz, eskaerarik ez zen aurkeztu ekainaren 26tik uztailaren 7ra Udalak finkatua zuen epearen baitan.
Honatx diru-laguntza deialdion behin behineko ebazpenen berri: