Bi lagun lasterka hamargarrenez, hala irudikatzen du Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak irailaren 17rako antolatu duen Baxurde Krossaren edizio borobilerako diseinatu duten kartelak. Kirol proba herrikoiaren hitzordua finkatua dute jada; irailaren 17an ospatuko da, igande goizez, 10:30ean abiatuko den lasterketarako bi ibilbide izango dira aukeran: 10,75 kilometrokoa bat, 5,2koa bestea. Lasterketarako aurrez eman ahalko da izena Oiardo Kiroldegian edo kirolprobak.com atarian. Edizio borobil honetan ere, “zuek bertan egotea gustatuko litzaiguke, kirol pixka bat egin eta goiz pasa on bat izatearren” adierazi dute antolatzaileek.Dagoeneko lasterkariak hasiak dira izena ematen. Ostegun arratsalde honetarako 29 lagun zeuden inskribatuta kirolprobak.com orrialdean, tartean 4 usurbildar. Gainerakoak Buruntzaldea, Urola Kosta edota Donostialdeko partaideak ditugu momentuz. Gogoan izan, 300 lagunentzako lekua egongo dela lasterketan.
10. Baxurde Krossa
Eguna: irailak 17, igandea.
Tokia: Usurbilgo frontoia (irteera eta helmuga frontoia).
Zehaztasunak: 10,75 kilometro eta 5,2 kilometroko ibilbide bana aukeran. 300 lasterkarirentzako lekua.
Izen ematea eta informazio gehiago: kirolprobak.com edo Oiardo Kiroldegian.
Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.
2016ko 9. Baxurde Krosseko Podiuma
Lehen hiru gizonezkoak:
1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47
2-Ruben Ruzafa Cueto (Rincón de la Victoria) 00:34:51
3-Raul Gomez Margallo (Lasarte-Oria) 00:35:04
Lehen hiru emakumezkoak:
50-Eguzkiñe Zabaleta Caballero (Leitza) 00:44:24
56-Miren Josune Bikuña Zubia (Oñati) 00:44:45
47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50
Lehen usurbildarrak:
1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47
47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50
Baxurde Krossa iruditan: 9. Baxurde Krossa