Alex Udabe eta Nagore Arruti, Kontxako Banderan lehian ikusiko ditugun usurbildarrak

Noaua Aldizkaria 2017ko abu. 31a, 19:50

Irailaren 3 eta 10ean jokatuko den Kontxako Banderarako parte hartzaile zerrenda osatua dago jada, gaur jokatu den sailkatze probaren ostean. Aurten ere lehiakideen artean Usurbilgo ordezkaritza ikusi ahalko dugu. Emakumezkoen txapelketan, Donostiarra ontzian Nagore Arruti. Gizonezkoen artean, bi ziren Kontxako Bandera etxeratzeko ahaleginean ikusi genitzakeen herritarrak; azkenean ordea, bietako bat sailkatu da datozen bi igandeotako lehiarako.

Alex Udabe eta Hondarribia bigarren postuan sailkatu dira. Gutxigatik, postu bakar bategatik zortzigarren amaitu dute San Pedrok eta Josu Ostolazak eta ezin izango dute estropada hauetan lehiatu.

Dagoeneko, iganderako txanden zozketa egin dute. Nagore Arruti eta Donostiarra, emakumezkoen txapelketako lehen txandan ikusiko ditugu. Alex Udabe eta Hondarribia, gizonezkoen saioko bigarren txandan. 

Sailkatutako taldeak

-Emakumezkoetan sailkatuak: San Juan, Hibaika, Mecos, Orio, Arraun Lagunak, Hernani eta Deustu. 

-Gizonezkoetan sailkatuak: Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, Zierbena, Tiran eta San Juan.

Emakumezkoen sailkatze proba

1. San Juan: 11:09.68

2. Hibaika: 11:14.20

3. Mecos: 11:20.18

4. Orio: 11:24.80

5. Arraun Lagunak: 11:29.22

6. Hernani: 11:36.40

7. Deustu: 11:44.32

8. Cabo: 11:45.28

9. Portugalete: 12:08.94

10. Chapela: 12:14.00

11. Lea Artibai: 12:48.36

12. A Cabana: 12:55.42

Gizonezkoen sailkatze proba

1. Urdaibai: 19:51.62

2. Hondarribia: 19:55.48

3. Orio: 19:57.68.

4. Kaiku: 20:00.88

5. Zierbena: 20:07.02.

6. Tiran: 20:09.70.

7. San Juan: 20:13.86.

8. San Pedro: 20:14.96.

9. Cabo: 20:15.88.

10. Lekittarra: 20:23.82.

11. Ondarroa: 20:24.12.

12. Meira: 20:25.26.

13. Santurtzi: 36,82ra

14. Getaria: 41,22ra.

15. Ares: 47,82ra.

16. Astillero: 49,58ra.

17. Puebla: 1.01,86ra

18. Lapurdi: 1.05,80era.

19. Deustu: 1.08,18ra.

20. Zumaia: 1.11,46ra.

21. Zarautz: 1.18,16ra.

22. Hibaika: 1.29,88ra.

23. Arkote: 1.58,84ra

24. Mutriku: 2.09,80ra.

Kontxako Bandera

Noiz: irailak 3, 10.

Emakumezkoak

1. txanda: Donostiarra, Hibaika, Orio eta Mecos.

2. txanda: Hernani, Deustu, Arraun Lagunak eta San Juan.

Gizonezkoak

1. txanda: San Juan, Orio, Zierbena eta Kaiku.

2. txanda: Donostiarra, Tiran, Hondarribia eta Urdaibai.

Irudiak: eitb.eus