Parte hartze aldetik herritar gehien biltzen dituen ekimenen artean dugu zalantzarik gabe Usurbil Cup. Ehunka haur eta gaztetxo futbolean jokatzen jartzen dituen lagun arteko kirol ekimen arrakastatsuaren edizio berria gaur bertan abiatu da Haranen. Ostiral eta larunbat honetan bertan jokatuko da lehen jardunaldia. Eta bigarrena ia segidan, ikasleak irailaren 7ra arte oporretan direla baliatuz, hilaren 5 eta 6an. Usurbil F.T.-k zehaztuak ditu jada jardunaldiotako neurketen ordutegiak:
1. JARDUNALDIA
Irailak 2, larunbata
Haranen:
LH 3,4
10:00 Suzko Taldea-Futbolari basatiak
10:50 Urtxintxak-Usurbil Sport
11:40 Tximista-Esnaola Janaridenda
Alebin mutilak
10:00 Mur-Aizpurua Okindegia
10:50 Artzabal-Lagun Onenak
11:40 Opil Goxo-Bugati Erretegia
Infantil mutilak
12:30 Josue Igeltseritza-Errazkin Bizikletak
12:30 Laurok-Goieko
2. JARDUNALDIA
Irailak 5, asteartea
Oiardo Kiroldegian:
LH 3,4
17:30 Suzko Taldea-Urtxintxak
18:20 Usurbil Sport-Tximista
19:10 Esnaola Janari Denda-Futbolari Basatiak
Infantil neskak
20:00 Goieko-I.P. Foto
Irailak 6, asteazkena
Oiardo Kiroldegian:
LH 4,5,6 neskak
17:30 Txiriboga Taberna-Aitzaga
18:20 Maiur-Izarrak
19:10 Aratz Erretegia-Marije
Infantil neskak
20:00 Lurda Purtxileria-Saizar
Antolatzailea: Usurbil F.T.