Abiatzera doa Enrique Abril Errebote Txapelketaren edizio berria. Datozen bi igandeotan jokatuko da lehen jardunaldia. Lau talde hauek lehiatuko dira aurtengoan: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune). Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, denek denen aurka, irailaren 3tik 24ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan jokatuko dira. Zubietarrek Oiartzungo Txost taldea izango dute aurkari hilaren 10ean.
Finala, Oiartzunen
Bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren taldeek finalerdia jokatuko dute, partida batera, urriaren 1ean. Beti ere, eguraldiak ez badu txapelketaren martxa baldintzatzen. Eta finalerdiko irabazleak finala jokatuko du, lehenengo faseko aurreneko sailkatuaren aurka. Finala urriaren 8an jokatuko da Oiartzungo plazan. Honatx lehen faseko neurketen egutegia:
Enrique Abril Errebote Txapelketako lehen fasea
1. jardunaldia
Irailak 3: 11:30 Villabonako plazan: Luzean-Behar Zana
Irailak 10: 10:00 Oiartzungo plazan: Txost-Zubieta
2. jardunaldia
Irailak 17:
11:00 Oiartzungo plazan: Txost-Behar Zana
11:30 Zubietako plazan: Zubieta-Luzean
3. jardunaldia
Irailak 24:
11:00 Zubietako plazan: Behar Zana-Zubieta
11:00 Oiartzungo plazan: Luzean-Txost
Oharra: behin behineko ordutegiak.