Ohi baino tren zerbitzu gehiago igandean, Donostiako estropadetara joateko

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 1a, 09:55

Badatoz arraun munduan, inguruotan ikusmin gehien eragiten duten estropadak. Kontxako Bandera jokatuko da datozen bi igandeotan, irailaren 3 eta 10ean. Urtero moduan, Donostiara joateko tren zerbitzua indartu du Euskotrenek. Igande honetan, irailaren 3an, goizeko 8:24-11:36 artean orduerdiro izango duzue tren zerbitzuren bat, eta zenbait uneetan baita bi zerbitzu ere hamar minutuko tartean. Segidan duzue irailaren 3ko goiz parterako tren zerbitzuen ordutegia. Informazio gehiago:

944 333 333

euskotren.eus

Twitter: @euskotrenEJGV

Alex Udabe eta Nagore Arruti, Kontxako Banderan

Irailaren 3 eta 10ean jokatuko den Kontxako Banderarako parte hartzaile zerrenda osatua dago jada, atzo jokatu zen sailkatze probaren ostean. Aurten ere lehiakideen artean Usurbilgo ordezkaritza ikusi ahalko dugu. Emakumezkoen txapelketan, Donostiarra ontzian Nagore Arruti. Gizonezkoen artean, bi ziren Kontxako Bandera etxeratzeko ahaleginean ikusi genitzakeen herritarrak; azkenean ordea, bietako bat sailkatu da datozen bi igandeotako lehiarako.

Alex Udabe eta Hondarribia bigarren postuan sailkatu ziren atzo. Gutxigatik, postu bakar bategatik zortzigarren amaitu zuten San Pedrok eta Josu Ostolazak eta ezin izango dute estropada hauetan lehiatu.

Dagoeneko, iganderako txanden zozketa egin dute. Nagore Arruti eta Donostiarra, emakumezkoen txapelketako lehen txandan ikusiko ditugu. Alex Udabe eta Hondarribia, gizonezkoen saioko bigarren txandan. 

Sailkatutako taldeak

-Emakumezkoetan sailkatuak: San Juan, Hibaika, Mecos, Orio, Arraun Lagunak, Hernani eta Deustu. 

-Gizonezkoetan sailkatuak: Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, Zierbena, Tiran eta San Juan.

Emakumezkoen sailkatze proba

1. San Juan: 11:09.68

2. Hibaika: 11:14.20

3. Mecos: 11:20.18

4. Orio: 11:24.80

5. Arraun Lagunak: 11:29.22

6. Hernani: 11:36.40

7. Deustu: 11:44.32

8. Cabo: 11:45.28

9. Portugalete: 12:08.94

10. Chapela: 12:14.00

11. Lea Artibai: 12:48.36

12. A Cabana: 12:55.42

Gizonezkoen sailkatze proba

1. Urdaibai: 19:51.62

2. Hondarribia: 19:55.48

3. Orio: 19:57.68.

4. Kaiku: 20:00.88

5. Zierbena: 20:07.02.

6. Tiran: 20:09.70.

7. San Juan: 20:13.86.

8. San Pedro: 20:14.96.

9. Cabo: 20:15.88.

10. Lekittarra: 20:23.82.

11. Ondarroa: 20:24.12.

12. Meira: 20:25.26.

13. Santurtzi: 36,82ra

14. Getaria: 41,22ra.

15. Ares: 47,82ra.

16. Astillero: 49,58ra.

17. Puebla: 1.01,86ra

18. Lapurdi: 1.05,80era.

19. Deustu: 1.08,18ra.

20. Zumaia: 1.11,46ra.

21. Zarautz: 1.18,16ra.

22. Hibaika: 1.29,88ra.

23. Arkote: 1.58,84ra

24. Mutriku: 2.09,80ra.

Kontxako Bandera

Noiz: irailak 3, 10.

Emakumezkoak

1. txanda: Donostiarra, Hibaika, Orio eta Mecos.

2. txanda: Hernani, Deustu, Arraun Lagunak eta San Juan.

Gizonezkoak

1. txanda: San Juan, Orio, Zierbena eta Kaiku.

2. txanda: Donostiarra, Tiran, Hondarribia eta Urdaibai.

Irudiak: eitb.eus