Hainbat zerbitzu, ohiko ordutegian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 1a, 11:27

Irailan sartzearekin batera ohiko ordutegira itzuli dira hainbat zerbitzu. Lurraldebusek esaterako ostiral honetatik indarrean du neguko ordutegia. Bus taxia, Usurbilgo Kaxkoa landa eremuarekin lotzen duen zerbitzua ere martxan da gaurtik betiko ordutegian. KzGunea bezala, arratsaldez irekiko dute hilabete osoan. Ohiko ordutegian zabalduko dute gaurtik baita Oiardo Kiroldegia. 

Oraindik halere, beste zerbitzu batzuk udako ordutegia dute indarrean:

Oiardo Kiroldegia

Irailaren 1etik aurrera, ordutegi hau izango du Oiardo Kiroldegiak:

-Lan egunetan: 07:00-12:30 / 14:30-22:10 (igerilekua 21:00ak arte).

-Larunbatetan: 09:00-21:30 (igerilekua 21:00ak arte). 

-Igandetan eta Jai Egunetan: 09:00-13:30 (igerilekua 13:00ak arte).

Garbigunea

Irailaren 15era arteko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00. Larunbatetan, 09:00-13:30. Irailaren 15etik aurrerako ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:15-13:00/16:00-19:00. Larunbatetan, 09:00-13:00.

Sutegi udal liburutegia 

Udan, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean zabalik. Irailaren 4tik aurrera ohiko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00/16:00-19:30. Larunbatetan ere goizez zabalik urritik aurrera.

Kzgunea 

Irailaren 1etik aurrera, 16:00-20:00 artean zabalik. Datozen ikastaroak:

-Irailak 18-19, 16:00-18:00: “Wikipedia. Elkarlaneko entziklopedia digitala”.

-Irailak 18-19, 18:00-20:00: “Erosketa seguruak Interneten”.

-Irailak 28-29, 18:00-20:00: “Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu”.

Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net / 943 023 684

Bus taxia

Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegiarekin berriz, bus taxi zerbitzua martxan. 

Euskotren 

Udako ordutegia indarrean da. Aldaketa esanguratsuena: larunbat, igande eta jai egunetako arratsaldeetan, trenak ordu erdiro izango direla Zumaia-Donostia artean. Informazio gehiago: euskotren.eus/ 944 333 333 / @euskotrenejgv

Lurraldebus 

Irailaren 1etik aurrera neguko ordutegia indarrean. Informazio gehiago: lurraldebus.eus / 900 300 340

TSST bus zerbitzua

Aldaketarik ez. Informazio gehiago: tsst.info/943 361 740