Atxegaldeko Jai Batzordearen eskertza oharra

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 1a, 11:41

Jaiak ahalbidetu edota ekitaldiak gauzatzen lagundu zutenei, nahiz aurreko asteburuan festa giroaz gozatzera hurbildutakoei eskerrak helarazi dizkie Atxegaldeko Jai Batzordeak sare sozialen bidez zabaldu duten oharrean. Dagoeneko 2018ko festei begira dira antolatzaileak: 

ATXEGALDEKO JAI BATZORDEAREN OHARRA

Atxegaldeko Jaiak igandean amaitu ziren, a ze tristura! 

Jai Batzordekook primeran igaro ditugu festak eta espero dugu gure plaza txikira hurbildu zareten guztiok ere ederki pasa izana bertan!

Hurrengo urtekoak prestatzen hasi aurretik, jai hauek posible egin dituzten guztiei eskerrak eman nahi genizkieke: udaletxeko brigadako langileei, ostiral eta larunbat gauak girotu zituzten musikari bikainei (Liher, Izeberg, Gabenara, Eromeria eta DJ Elepunto), jaien hasieran lagun izan ziren Matraka Elektrotxarangakoei, larunbat arratsaldean bubble trouble-arekin haurrak jolasean jarri zituztenei, Artzabalek prestatutako afari goxoa musikatu zuten Ruben eta Aritzi (aupa Ondarru people!), igande arratsaldea bertso musikatuekin indarberritu zuen artista kuadrillari, musika teknikari lanetan ibili den Jon Garagarza-ri, azken traka ikusgarriaz arduratu zen Peperi eta noski, jaien jarraipen xehea egin duen Noaua!-ko lantaldeari.

Amaitzeko, eskertza berezia helarazi nahi genieke igande goizetan salda eta pintxoak banatzen ibiltzen den taldeari, gure EKIPO A partikularrari. Beraiek ezingo dute hemen irakurri, baina badakite asko maite ditugula!

Eta nola ez, bertaratu zineten guztiei ere MILA ESKER!!!!

Besterik gabe, aupa Atxegalde eta Atxegaldeko jaiak! 

Hurrengo urte arte.