Ekitaldi eskaintza zabala irailean

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 1a, 11:56

Udako etenaldiaren ostean, kaleratu berri du Usurbilgo Udalak iraileko kultur agenda. Ohi bezala denetarik izango dugu hilabete honetan. Adi batetik datozen hilabeteotarako antolatu diren ikastaroei, orain baituzue izen emateko garaia.

Jada klasikoak ditugun hitzorduak itzuliko dira hilabete honetan. Masusta Kofradiakoen bilkurarekin batera, irailaren 17ko asteburuan, Santueneko jaiak eta 10. ediziora heldu den Baxurde Krossa. Kantu Taldekoak ere ohiko jardunera itzuliko dira. Eta bueltan datoz baita, Jauzi! Antzerki Egunak. Honatx datozen asteotan Usurbila datorkigunaren aurrerapena, Udalak plazaratu berri duen kultur agendan: