Ikastetxeek finkatua duten lehen klase eguna amaitu ostean, ostegunean bertan, irailaren 7an abiatuko du 2017-18 ikasturte berria Zumarte Musika Eskolak. Dakizuenez, aldaketekin. 32 urtez egoitza nagusia izan duten Kale Nagusiko Villa Pilar eraikina utzi baitute, gunea berritu eta handitzeko. Leku aldaketa lanak uztaila hasieran bideratu zituzten auzolanean. Honenbestez, guztia prest dute jada. Villa Pilar eraikinaren birgaitze lanak bi urte irautea aurreikusten denez, hurrengo bi ikasturteotan behin behinean herriko beste hainbat txokoetan kokatuko dira musikariak:
Zumarteren behin behineko egoitza berriak
-Udarregi Ikastola (eraikin gorria): Musika Txokoa, Musika Mintzaira, abesbatza, klarinetea, eskusoinua, saxofoia, talde instrumentala, txaranga.
-Agerialde: pianoa, trikitixa, panderoa, biolina, tronpeta, tronboia.
-Santueneko frontoiko lokala: perkusioa, kitarra, rock-pop taldeak.
-Puntapax kaleko lokala (garai bateko Atez Ateko Informazio Bulegoa): bulegoa, irakasle gela, flautako klaseak.
-Elizan: organoko klaseak.
Bulegoko ordutegia:
-Asteartea: 10:00-11:30/18:00-19:30.
-Osteguna: 10:00-11:30/18:00-19:30.
-Ostirala: 16:30-19:30.
Oharra:
Zumartetik aditzera eman dutenez, "ikasleak ikastolako atarian egon behar dute irakaslearen zain". Horretaz gain, "bilera berezien ondorioz, ordutegi honek aldaketak izan ditzake. Kasu horretan bidali zure kontsulta zumarte@telefonica.net helbidera edo utzi zure mezua erantzungailuan (tlf. zenbakia: 943 371 594). Eskerrik asko!".
Informazio gehiago:
zumarte@telefonica.net
943 371 594
Behin behineko gune berriak
Udarregi Ikastola
Atez ateko informazio bulego ohia
Santueneko frontoi atzeko lokala