Zabalik, Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko epea

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 4a, 09:21

2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak (A1-A2-B1-B2-C1-C2), azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak, Mintzalaguna, autoikaskuntza, online ikastaroak… Aukera zabala beraz. Izen ematera animatzen dute AEK-tik. "Egizu bat. Gozatu zure hizkuntza aberastasunaz! AEK, euskara irakasteko modu %100 afektiboa", dio AEK-k argitara eman duen ondoko bideoan. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

Euskara ikastea, doakoa Usurbilen

Gogoan izan gainera, euskara ikastea doakoa dela Usurbilen, Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzengatik. Abuztuan eman zituen Udalak, 2016-17 ikasturtean euskara ikasten aritu zirenek eginiko laguntza eskaeren behin behineko ebazpenak. Guztira, 35 eskaera aurkeztu zituzten usurbildarrek. Udalak 13.796,16 euroko laguntza ematea onartua du behin behinean. Alegazioetarako epea zabaldu zuten abuztuko bigarren hamabostaldian. Hilabete honetan bertan plazaratuko ditu Udalak, euskarako diru-laguntzen behin betiko ebazpenak. Bestalde, gogoan izan baita, behar ekonomiko bereziak izan eta baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten herritarren kasuan, matrikula kostua aurreratzeko aukera eskaintzen duela baita Udalak.

DATOZEN BESTE IKASTAROAK

Oharra: behin behineko eskaintza. Datozen asteotan ikastaro gehiagoren berri jasoko dugu.

Muxurbil

5 urtetik gorako herritar orori zuzenduriko antzerki taldeak hilabete honetan bertan abiatuko du ikasturte berria. Aurkezpen moduko bilera irekia deitu du antzerki taldeak, irailaren 9rako 12:00etan, Bake Epaitegi ondoko yogako lokalean. Bertan finkatuko dira klaseen ordutegiak. Aukera bada ikastaroko entsegu saioak ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan izatekoa. Izen eman eta argibide gehiago jasotzeko, deitu 675 71 23 83 (Ixabel) telefono zenbakira edo gerturatu aipatu bilera irekira, bertan emango baita taldeko dinamikaren berri. Iragarri dutenez gainera, abiatzear duten ikasturtean bideratu asmo duten proiektu berri baten inguruko xehetasunak eskainiko dituzte.

Alkartasuna Kooperatiba

“Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”

Irailaren 9an, 09:00-13:00 artean Potxoenean, Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainen eskutik. Izen ematea 15 eurotan (bazkideek doan) bideotatik: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

Basalandare xaboien tailerra

Irailaren 16an 09:00-13:00 artean, Potxoenean. "Basalandare xaboien ikastaroa antolatu dugu Jone Aldabaldetreku eta Rita Aldabaldetrekurekin. Eskuzko xaboia osagai desberdinez nola sortu ikasiko dugu, eta partaide bakoitzak xaboi bat eramango du. Ikasleek tailerrera yogurth ontziak ekarri behar dituzte, molde gisa erabiltzeko". Ikastaroko prezioa, 35 euro, Alkartasunako bazkideek doan. Izen emateko:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

KzGunea

Irailean, arratsaldez zabalik 16:00-20:00 artean.

-Irailak 4-15, 16:00-18:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

-Irailak 18-19, 16:00-18:00: “Wikipedia. Elkarlaneko entziklopedia digitala”.

-Irailak 18-19, 18:00-20:00: “Erosketa seguruak Interneten”.

-Irailak 28-29, 18:00-20:00: “Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu”.

Informazio gehiago: 943 023 684/tutor.usurbil@kzgunea.net

Einean Guraso Eskola

Aurtengoan antolatu dituzten ikastaroetan izen emateko irailaren 15era arteko epea dago. Herritar orori zuzendutako saioon argibide gehiago, irakasleekin hartuemanetan jarrita jaso daiteke:

Laboreak

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Bolilloak, punto cruz, gantxilloa...

Yoga

Noiz: astean behin 1,5 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakasleak: Katia (636 71 15 14)/ Sebas (605 72 28 25).

Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...

Pintura

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Oleoa, akuarela, pastela...

Eskulanak

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Masajea

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Sebas (605 72 28 25).

Sabel dantza/Hip Hop

Noiz: astean behin 1,5 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).

Bi dantza hauek ikasteko aukera.