Santuenean jai, irailaren 15etik 17ra

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 4a, 09:57

Egunerokotasunera itzultzeko egunak ditugu honako hauek askorentzat. Halere, oraindik badugu uda garaiko ospakizunez gozatzen segitzeko aukerarik. Abuztu amaieran Atxegaldeko jaiak izan genituen. Inguruotako festen errondan hurrengoak, Santuenekoak izango ditugu, irailaren 15etik 17ra. Jai Batzordeak prest du auzotar nahiz bertaratu nahi dutenentzako ekitaldi eskaintza zabala:

Santueneko jaiak

Irailak 15, ostirala

17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.

Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Ustekabe txaranga.

19:00 Sardina jana.

21:00 Musikarien afaria.

23:30 Kontzertuak: Kezka, Fridays Crew, eta Joxpa Erromeria.

Irailak 16, larunbata

10:30 Pintura lehiaketa.

11:00/13:00 Zirku jostaldia haur eta gaztetxoentzat.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira). 

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzaren eskutik.

19:00 Buruhandiak.

21:00 Herri Afaria.

00:00 Dj Mikeltxi.

Irailak 17, igandea

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria.

17:00 Gorritiren showa.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.