Bi usurbildar, Kontxako Banderaren azken jardunaldiari begira

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 4a, 08:15

Igandean jokatu zen Kontxako Banderako lehen jardunaldian bi usurbildarrek parte hartu zuten. Emakumezkoetan, zazpigarren postuan sailkatu zen Donostiarra ontzian parte hartu zuen Nagore Arrutik. Gizonezkoetan, bigarren denbora onena egin zuen Hondarribia taldean Alex Udabek. Abuztuaren 31n jokatu zen sailkatze proban bestalde, hirugarren herritar bat ere lehiatu zen Donostiako uretan; Josu Ostolaza, San Pedro ontzian. Gutxigatik ordea ez zuten estropada hauetan parte hartu ahal izateko txartela eskuratu. Kontxako Banderan garaile nor suertatuko den igande honetan, irailaren 10ean jakingo da. Goizeko 11:00etan hasita jokatuko da emakumezkoen txapelketa, 12:00etatik aurrera gizonezkoena. Gogoan izan, Donostiara joateko ohi baino tren zerbitzu gehiago antolatu du Euskotrenek.

Irudiak: eitb.eus