Irailaren 14tik 16ra antoaltu diren Jauzi! Antzerki Egunetan ikusiko ditugu ondoen dakitena egiten; antzezten alegia. Baina ikasturte berria aurten, larunbaterako, irailaren 9rako 12:00etan Bake Epaitegi ondoko yogako lokalean deitu duten bilera irekiarekin abiatuko dute. Bertan emango dituzte ezagutzera, hastear duten 2017-18 ikasturteko aldaketak. Batetik, larunbat goizaz gain, aukera izango dela baita talderik osatzen bada, klaseak ostiral arratsaldeetan izatekoa ere. Larunbateko hitzorduan zehaztu asmo dute ikastaroko ordutegia.
Baina bada bestelako berrikuntzarik ere. “Azken urteetan Muxurbilekoek gabonetan antzezlan bat eskaini izan dugu elkarrekin. Aurten gauza berri bat egingo dugu. Irailaren 9ko bilerara etortzen denak izango du horren berri”, aurreratu dio NOAUA!ri Ixabel Agirresarobek.
Gogoan izan, 5 urtetik gorako herritar orok parte hartu ahalko du antzerki taldean. Xehetasun gehiago jasotzeko hilaren 9ko bilerara bertaratu edo bestela, argibide gehiago jasotzeko 675 71 23 83 (Ixabel) telefono zenbakira deitu.
IKASTARO ESKAINTZA
Oharra: behin behineko eskaintza. Datozen asteotan ikastaro gehiagoren berri jasoko dugu.
Yoga eta reiki Santuenean
Santuenean antolatu dituzte ikastarook:
-Yoga: irailaren 19tik aurrera astearteetan (16:00-17:30/18:30-20:00/20:30-22:00) eta ostegunetan (16:00-17:30/20:30-22:00).
-Reiki: irailaren 20tik aurrera asteazkenetan, 17:00-20:00 artean.
Izen ematea: 619 791 170, abelinamanso@gmail.com
Alkartasuna Kooperatiba
“Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”
Irailaren 9an, 09:00-13:00 artean Potxoenean, Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainen eskutik. Izen ematea 15 eurotan (bazkideek doan) bideotatik:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Basalandare xaboien tailerra
Irailaren 16an 09:00-13:00 artean, Potxoenean. "Basalandare xaboien ikastaroa antolatu dugu Jone Aldabaldetreku eta Rita Aldabaldetrekurekin. Eskuzko xaboia osagai desberdinez nola sortu ikasiko dugu, eta partaide bakoitzak xaboi bat eramango du. Ikasleek tailerrera yogurth ontziak ekarri behar dituzte, molde gisa erabiltzeko". Ikastaroko prezioa, 35 euro, Alkartasunako bazkideek doan. Izen emateko:
943 361 114
KzGunea
Irailean, arratsaldez zabalik 16:00-20:00 artean.
-Irailak 4-15, 16:00-18:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Irailak 18-19, 16:00-18:00: “Wikipedia. Elkarlaneko entziklopedia digitala”.
-Irailak 18-19, 18:00-20:00: “Erosketa seguruak Interneten”.
-Irailak 28-29, 18:00-20:00: “Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu”.
Informazio gehiago: 943 023 684/tutor.usurbil@kzgunea.net
Etumeta AEK euskaltegia
2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
Einean Guraso Eskola
Aurtengoan antolatu dituzten ikastaroetan izen emateko irailaren 15era arteko epea dago. Herritar orori zuzendutako saioon argibide gehiago, irakasleekin hartuemanetan jarrita jaso daiteke:
Laboreak
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).
Bolilloak, punto cruz, gantxilloa...
Yoga
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakasleak: Katia (636 71 15 14)/ Sebas (605 72 28 25).
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Pintura
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Oleoa, akuarela, pastela...
Eskulanak
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Masajea
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Sebas (605 72 28 25).
Sabel dantza/Hip Hop
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).
Bi dantza hauek ikasteko aukera.