Batzuk Lasarten kokatzen dute, besteak Donostian. Argi dagoena da azken 5 urteotan Igeldon ospatu den Kutxa Kultur Festibala Zubietako hipodromora datorrela irailaren 15 eta 16an. 41 talderen kontzertuak iragarri dituzte astebete barrurako. Bost gune ezberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak. Kontzertu sekretuak ere iragarri dituzte antolatzaileek, ile apaindegi eta bizartegi zerbitzuak, tonbolak, sagardo dastaketak, azoka (12 ilustrailtzaile, argazkilari, diseinugilea).
Informazio gehiago eta sarrerak salgai dituzue donostiakutxakulturfestibala.com atarian. Baita bi egunetarako bonoak ere. Aipatu baita, bi gauetan hipodromora gerturatzeko garraio zerbitzua indartu dutela. Segidan dituzue xehetasunok baita kontzertuen ordutegiak ere: