10. Baxurde Krosserako izen ematen hasiak dira lasterkariak

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 6a, 10:16

Bi lagun lasterka hamargarrenez, hala irudikatzen du Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak irailaren 17rako antolatu duen Baxurde Krossaren edizio borobilerako diseinatu duten kartelak. Askoz gehiago izango dira noski, 10. ediziora heldu den kirol ekimenean parte hartzen ikusiko ditugunak. Lasterkariak inskripzioak bideratzen hasiak dira kirolprobak.com atarian. Asteazken goiz honetarako, jada 49 lagunek izena emana zuten.

Gogoan izan, 300 lagunentzako lekua egongo da irailaren 17an ospatuko den proban. Bi ibilbide izango dira aukeran: 10,75 kilometrokoa bat, 5,2koa bestea. Haurren lasterketa ere ospatuko da. Hitzordu honetarako aurrez eman ahalko da izena Oiardo Kiroldegian edo kirolprobak.com atarian. Edizio borobil honetan ere, “zuek bertan egotea gustatuko litzaiguke, kirol pixka bat egin eta goiz pasa on bat izatearren” adierazi dute antolatzaileek.

Gainerakoak Buruntzaldea, Urola Kosta edota Donostialdeko partaideak ditugu momentuz, tartean 8 usurbildar. Gogoan izan, 300 lagunentzako lekua egongo dela lasterketan.

10. Baxurde Krossa

Eguna: irailak 17, igandea.

Tokia: Usurbilgo frontoia (irteera eta helmuga frontoia).

Zehaztasunak: 10,75 kilometro eta 5,2 kilometroko ibilbide bana aukeran. 300 lasterkarirentzako  lekua.

Izen ematea eta informazio gehiago: kirolprobak.com  edo Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

2016ko 9. Baxurde Krosseko Podiuma

Lehen hiru gizonezkoak:

1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47

2-Ruben Ruzafa Cueto (Rincón de la Victoria) 00:34:51

3-Raul Gomez Margallo (Lasarte-Oria) 00:35:04

Lehen hiru emakumezkoak:

50-Eguzkiñe Zabaleta Caballero (Leitza) 00:44:24

56-Miren Josune Bikuña Zubia (Oñati) 00:44:45

47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50

Lehen usurbildarrak:

1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47

47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50

Baxurde Krossa iruditan: 9. Baxurde Krossa