Udarregi Ikastolako DBH-koak, ikasturte berria estreinatzen goiztiarrenak

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 6a, 08:00

Ikasgeletara itzultzeko eguna zuten asteazken hau, Udarregi Ikastolako DBH-ko ikasleek. Haiek izan dira goiztiarrenak. Hasteko, aurkezpen saioa zuten goiz honetan. Gainerakoek bihar ekingo diote, gehienek 09:00etan, 2017-18 ikasturte berriari, bai Udarregi Ikastolan (informazio gehiago: udarregi.eus), Aginaga eta Zubietako eskoletan, baita Lanbide Eskolan ere. 

Lanbide Eskola

Ostegun honetan, irailaren 7an 2017-18 ikasturtearen hasiera Lanbide Eskolan:

10:00 Erdi mailako zikloko ikasleei zuzendutako aurkezpena.

10:15 Goi mailako zikloko ikasleei zuzendutako aurkezpena.

10:30 2. ikasturtekoei zuzendutako aurkezpena.

Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

943 364 600

eskola@lhusurbil.eus

Zumarte, behin behineko egoitzetan

Ikastetxeek ikasturte berria abiatuko duten egun berean hasiko dituzte klaseak ere, Zumarte Musika Eskolan, irailaren 7an alegia. Ez ordea, 32 bat urtez egoitza nagusia izan duten Kale Nagusiko Villa Pilarren, gogoan izan, berritu eta handitzera baitoaz hurrengo bi urteotan. Honenbestez, datozen 2017-18 eta 2018-19 ikasturteotan Zumartekoak behin behineko beste hiru egoitza hauetan kokatuko dira: Udarregi Ikastolan, Santueneko frontoi ondoko lokalean eta Puntapax kaleko Atez Ateko Informazio Bulego ohian.

-Udarregi Ikastola (eraikin gorria): Musika Txokoa, Musika Mintzaira, abesbatza, klarinetea, eskusoinua, saxofoia, talde instrumentala, txaranga.

-Agerialde: pianoa, trikitixa, panderoa, biolina, tronpeta, tronboia.

-Santueneko frontoiko lokala: perkusioa, kitarra, rock-pop taldeak.

-Puntapax kaleko lokala (garai bateko Atez Ateko Informazio Bulegoa): bulegoa, irakasle gela, flautako klaseak.

-Elizan: organoko klaseak.

Bulegoko ordutegia:

-Asteartea: 10:00-11:30/18:00-19:30.

-Osteguna: 10:00-11:30/18:00-19:30.

-Ostirala: 16:30-19:30.

Oharra:

Zumartetik aditzera eman dutenez, "ikasleak ikastolako atarian egon behar dute irakaslearen zain". Horretaz gain,  "bilera berezien ondorioz, ordutegi honek aldaketak izan ditzake. Kasu horretan bidali zure kontsulta zumarte@telefonica.net helbidera edo utzi zure mezua erantzungailuan (tlf. zenbakia: 943 371 594). Eskerrik asko!".

Informazio gehiago:

zumarte.org

zumarte@telefonica.net

943 371 594

Zumartekoen behin behineko gune berriak

Udarregi Ikastola

Atez ateko informazio bulego ohia

Santueneko frontoi atzeko lokala