Ehunka ikasle itzuli dira ikasgeletara

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 7a, 12:25

Udako opor hilabeteekin alderatuta, gaurkoan askoz lehenago esnatuko zituen hainbat eta hainbat herritar iratzargailuak. Etxe askotan, irailaren 7 hau ondo baino hobeto seinalatua izango zuten egutegian. 2017-18 ikasturte hasiera eguna dugu gaurkoa. Goizeko 09:00ak aurretik udan zehar izan ez dugun ezohiko mugimendua nabari zen ikastetxe inguruetan; autobusen joan etorriak, haur, gaztetxo eta gurasoak erromesaldia ekainera arte bigarren "etxea" izango duten hezkuntza zentroetara... 

2017ko irailaren zazpigarren honetan abiatu dute 2017-18 ikasturtea Udarregi Ikastolan, Aginaga eta Zubietako Eskoletan, baita Lanbide Eskolan ere. Haur Eskola zabalik zuten hilabete hasieratik. Goiztiarrenak halere, Udarregi Ikastolako DBH-ko ikasleak izan ditugu. Aurkezpen saioarekin hasi zuten atzo ikasturte berria. Ikasgelara, lagun artera, liburu artera itzultzeko eguna dute ehunka eta ehunka ikasleek gaur, Usurbilen, Aginagan eta Zubietan.

Lanbide Eskola

Ostegun honetan, irailaren 7an 2017-18 ikasturtearsen hasiera izango dute baita Lanbide Eskolan. Hainbat aurkezpen saio iragarri dituzte:

10:00 Erdi mailako zikloko ikasleei zuzendutako aurkezpena.

10:15 Goi mailako zikloko ikasleei zuzendutako aurkezpena.

10:30 2. ikasturtekoei zuzendutako aurkezpena.

Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

943 364 600

eskola@lhusurbil.eus