Erraustegiko lanen bigarren fasea garatzeko tramitazio betean da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK). Bide horretan urrats berri bat eman zuen asteartean (irailak 5). Erakundeko administrazio kontseiluak uztaila amaieran onartutako bigarren fase honetako aurreproiektua eta bideragarritasun-plana berretsi zituen asanbladak.
GHK-k hartutako erabakion berri plazaratu du ostegun honetako, irailaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Bihartik, irailaren 8tik aurrera, erabakion espedienteak jendaurrean ikusgai jarri eta erreklamazioak aurkezteko 30 eguneko epea zabalduko da.
Azpiegitura gehiago Zubieta gainean
Lanen bigarren fase honen baitan, urtero gaika bildutako 40.000 tona organiko tratatzeko gaitasuna izango duen biometanizazio planta bat eta zepak obra publikoetarako arido birziklatuetan bihurtzeko urteko 52.000 tona tratatzeko gaitasuna izango duen planta eraiki asmo dituzte, Zubietako Eskuzaitzetan, 31.988 metro karratuko partzela batean.
37 milioi euro bideratu asmo dituzte azpiegiturotara. Lanen bigarren fase hau, 2018ko maiatzean abiatu eta 2019. urteko erdialderako martxan egotea aurreikusten dute. Lehen faseko lanekin, erraustegia eta tratamendu mekaniko-biologikorako plantarekin batera, eraiki nahi dituzte bigarren faseko planta hauek ere. Legealdia amaitzerako, 2019ko udaberrirako planta guztiok martxan izatea nahi ditu Foru Aldundiak.
GHK-ren AZKEN ERABAKIAK, ALEGAZIO EPEAN
1-Erraustegiko lanen "bigarren fasearen diseinua, eraikuntza, finantzaketa, ustiapena eta artapena egiteko obra publikoaren emakidari buruzko bideragarritasun azterlana":
-Espediente hau irailaren 8tik aurrera 30 egunez jendaurrean ikusgai egongo da, astelehenetik ostiralera, 8:30-14:30 artean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) Hernaniko egoitzan: Ibaiondo poligonoa 27-3. "Halaber, Kontsortzioaren Iragarki Taulan eta Kontratatzailearen Profilean ere argitaratuko da, jendaurreko informazio epea amaitzen den egunera arte". Tarte horretan GHK-ko egoitzaren erregistro orokorrean iradokizun edo erreklamazioak aurkezteko aukera egongo da.
-30 eguneko epea amaitu ostean, erreklamazio eta iradokizunak ebatzi eta "Batzar Nagusiak behin betiko onarpena emango dio. Inolako erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin behineko akordioa behin betikotzat hartua dela ulertuko da".
2-Erraustegiko lanen "bigarren fasearen diseinua, eraikuntza, finantzaketa, ustiapena eta artapena egiteko obra publikoaren emakidari buruzko eraikuntzaren eta ustiapenaren Aurreproiektua".
-Espediente hau irailaren 8tik aurrera 30 egunez jendaurrean ikusgai egongo da, astelehenetik ostiralera, 8:30-14:30 artean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) Hernaniko egoitzan: Ibaiondo poligonoa 27-3. "Halaber, Kontsortzioaren Iragarki Taulan eta Kontratatzailearen Profilean ere argitaratuko da, jendaurreko informazio epea amaitzen den egunera arte". Tarte horretan GHK-ko egoitzaren erregistro orokorrean iradokizun edo erreklamazioak aurkezteko aukera egongo da.
-30 eguneko epea amaitu ostean, erreklamazio eta iradokizunak ebatzi eta "Batzar Nagusiak behin betiko onarpena emango dio. Inolako erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin behineko akordioa behin betikotzat hartua dela ulertuko da".
Informazio gehiago:
Irailaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: GHK-k onartutako bideragarritasun azterlana
Irailaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: GHK-k onartutako aurreproiektua