Kirol hitzorduez beteriko asteburua datorkigu. Batetik, San Praixku jaien bueltan amaituko den Aginagako Pilota Txapelketako final zortzirenak jokatuko dira edota Usurbil Cup txapelketaren hirugarren jardunaldia Haranen. Andatza M.K.T.-k antolatuta, mendizaleak asteburupasa doaz Pirinioetara. Zubietarrak igandean Oiartzunera, Enrique Abril Txapelketako estreinako neurketa jokatzera. Eta Donostian igandean, bi usurbildar lehiatuko dira Kontxako Banderaren azken jardunaldian. Kirol agenda betea beraz astebururako. Honatx xehetasunak:
Aginagako pilota txapelketa
Eskuz binaka, Nagusiak
Final zortzirenak
Irailak 8, ostirala
18:30 Ojuel-Telletxea / Artetxe-Elola
Apezetxea-Aizpitarte / Taberna-Garagarza
Bi usurbildar Kontxako Banderan
Estrada hauen bigarren eta azken jardunaldi erabakigarria ospatuko da igandean, irailaren 10ean. Bi usurbildar ikusiko ditugu lehian. Goizeko 11:00etan hasita emakumezkoen txapelketan zazpigarren amaitu zuen Donostiarra ontzian Nagore Arruti. Ordubete beranduago, aurreko igandean bigarren postuan sailkatu zen Hondarribia taldean, Alex Udabe.
Zubietaren aurkari, Enrique Abril Errebote Txapelketa
Abiatzera doa Enrique Abril Errebote Txapelketaren edizio berria. Datozen bi igandeotan jokatuko da lehen jardunaldia. Lau talde hauek lehiatuko dira aurtengoan: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune). Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, denek denen aurka, irailaren 3tik 24ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan jokatuko dira. Zubietarrek Oiartzungo Txost taldea izango dute aurkari hilaren 10ean 10:00etan Oiartzungo plazan. Hilaren 17an etxean jokadutko dute, Luzean taldekoen aurka.
Usurbil Cup
Irailak 8, ostirala
Haranen:
Minibenjaminak
16:30 Kaffa-Icoman
16:30 N.I. Ileapaindegia-Txirinbolo
16:55 Txirinbolo-Otar Goxo
16:55 Kaffa-Itzira Eraikuntzak
17:20 N.I. Ileapaindegia-Itzira Eraikuntzak
17:20 Icoman-Otar GoxoLH 4,5,6 neskak
16:30 Txiriboga Taberna-Maiur
17:20 Aitzaga-Aratz Erretegia
18:10 Marije-Izarrak
Infantil neskak
17:50 Goieko-Saizar
18:40 Lurda Purtxilaria-I.P. Foto
Irailak 9, larunbata
Haranen:
LH 3,4
10:00 Suzko Taldea-Usurbil Sport
10:50 Urtxintxak-Esnaola Janaridenda
11:40 Futbolari Basatiak-Tximista
Alebin mutilak
10:00 Mur-Lagun Onenak
10:50 Artzabal-Bugati Erretegia
11:40 Aizpurua Okindegia-Opil Goxo
Infantil mutilak
12:30 Josue Igeltseritza-Goieko
12:30 Errazkin Bizikletak-Perkuak
Atsedenaldia: Laurok.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Pirinioetara asteburupasa
Uztailaren 12a baino lehen izena eman zuten herritarrekin Pirinioetara asteburupasa antolatu du Andatza M.K.T.-k irailaren 9 eta 10erako. Posets mendiko gailurrera igoko dira. Larunbat goizeko 6:00etan abiatuko dira autobusez Oiardo Kiroldegi paretik.
Egunak: irailak 9, 10.
Ibilbidea:
-Irailak 9: “6:00etan Usurbildik abiatuko gara autobusez. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Benasqueko bailarako Eriste herrira iritsiko gara, Angel Orus aterpera abiatzeko”.
-Irailak 10: “Angel Orus Aterpetik Posets-eko gailurra egiteko asmoz abiatuko gara. Ondoren Eristera jaitsiko gara autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera iristeko “.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.