2007an eratu zuten Masusta Kofradia ostiral honetan, irailaren 8an bilduko da berriz, oraingoan Artzabal jatetxean. Otordu irekia da, animatzen dena bertara daiteke, baina aurrez eman beharko da izena.
Masustari gorazarre egiten dioten masusta zaletu nahiz biltzaileek bilgune hau sortu zutenetik 10 urte bete dira jada. Masustak dituen propietate ederrak aldarrikatzen dituzte, masusta noski protagonista nagusi duen kantu-afari goxo baten bueltan. Urtero, afalostean, ereserkia abesteaz gain, kofradekide berri bat izendatu eta urtebete barrukoa nor izango den iragartzen dute. Guztia kantu eta lagun giro ederrean. Datorren edizioa, ostiral honetan bertan, irailaren 8an 21:00etan Artzabalen. Honatx xehetasunak:
Irailak 8, ostirala
21:00 Masusta Kofradiaren Eguna Artzabalen.
Zehaztasunak: "2007. urtean eratu zen Masustaren Kofradia Txirristra Tabernan bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Krofradiaren Eguna. Aurten, hamabosgarren kofradea izendatuko da. Dena jai eta kantu giroan ospatzen da. Ekintza erabat irekia da etorri nahi duen herritarrarentzat. Egitaraua:
-Afari irekia Artzabal tabernan (aldez aurretik izena eman behar da).
-Kofradegaiaren aurkezpena.
-Jantzi banaketa eta janztea.
-Masustaren propietateen irakurketa.
-Kofrade berriaren zin egitea.
-Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena.
-Masustaren ereserkia".