Irailaren 9an Zarautzen Euskal Jai eguna ospatuko dute, biharamunean Donostian Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Bi hitzorduok direla eta, zerbitzuen eskaintza indartu du Euskotrenek larunbat gau eta igande goiz parterako. Segidan dituzue zerbitzu berezion xehetasunak.
"Neguko" ordutegia, astelehenetik aurrera
Irailaren 11n jarriko du indarrean Euskotrenek, "negu" parteko ordutegi berria. Esteka hauetan duzue 2018ko uda partera arte izango diren tren zerbitzuen berri:
Lurraldebus
Gogoan izan, irailaren 1az geroztik martxan dela neguko ordutegia Lurraldebusen: Lurraldebusen ordutegia Informazio gehiago: lurraldebus.eus / 900 300 340