Atxilotuak, Usurbilgo zenbait garajeetan eginiko lapurreten ustezko egileak

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 8a, 07:59

Usurbil, Astigarraga eta Irungo hainbat garajeetan, Añorgako elkarte batean eta Hendaiako furgoneta batean eginiko lapurreten ustezko egileak atxilotu zituen asteazkenean Ertzaintzak; 30 eta 21 urteko bi gizonezko. Biek antza, polizia-aurrekariak dituzte eta Donostiako epaitegiaren esku utzi zituzten ostegunean.

Ertzaintzak ohar bidez berri eman duenez, abuztuaren 15ean Usurbilgo garaje batzuetan hiru bizikleta edota abuztuaren 13an Astigarragako garaje batean BMW turismo batean lapurtzea regosten diete. Antza ibilgailu hau Donostiatik gidatzen zihoazela atxilotu zituen Ertzaintzak bi lagunok asteazkenean.

Hernaniko komisaldegiko ikerketa taldekoen arabera, ibilgailu hau bera erabili zuten ustezko bi lapurrek Usurbilgo garajeetatik aipatu hiru bizikletak osteko. BMW barruan, "agenteek beste lapurreta batzuetako objektuak aurkitu eta hartu dituzte. Irungo garajeetan izandako lapurreta batean lapurtutakoak, Añorgako elkarte batean lapurtutakoak eta Hendaian aparkatuta zegoen furgoneta batean lapurtutakoak. Dena dela, ikerketak zabalik jarraitzen du, Ertzaintza beste objektu batzuen jatorria zehazten ari baita. Aurkitutako objektu horietako batzuk oso adierazgarriak dira, hala nola su-armetako balak eta kartutxoak —horiek ere itxuraz abuztuan lapurtutakoak—, arropaz betetako poltsak, erreminta ugari, giltzak eta hiru zorro diruarekin".