Ospakizun betean dira Masusta Kofradiako kideak Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 8a, 21:06

Kapa jantzita, Masusta Kofradia sortu zuteneko 10. urtemuga festa ospatzen dabiltza ostiral gau honetan Artzabalen. Zorionak! Jaki honi gorazarre egiteko bilgunea 2007an eratu zuen lagun talde batek Txirristran. Masustak dituen propietate ederrak aldarrikatzen dituzte urtero, masusta noski protagonista nagusi duen kantu-afari goxo baten bueltan.

Afalostean, ereserkia abesteaz gain, kofradekide berri bat izendatu eta urtebete barrukoa nor izango den iragartzen dute, ereserkia abestearekin batera. Guztia kantu eta lagun giro ederrean, gaurkoan egiten ari diren moduan. Urtez urte hazten doa masusta zaletuen kofradia. Hala segi dezala!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA