“Djinji, djinji!” kale ikuskizuna eskaini dute ostiral arratsalde honetako poteo orduan. Literalki esan dezakegu, Kaxkoa inguratu eta hartu dutela. Eta dantzan ere jarri ditu ingurukoak, txikienak lasterka bizian baita une batzuetan. Bideo eta irudiotan bildu dugu ekitaldia. Bide batez, Jauzi! Antzerki Egunak badatozela iragarri digute. Gogoan izan, irailaren 14tik 16ra Usurbilen. Honatx egitaraua:
https://youtu.be/wfxAHjD-RGQ
JAUZI! ANTZERKI EGUNAK
Irailak 14, osteguna
19:00 Kale ekintza musikatua.
Zehaztasunak: kale ekintza musikatua. "Usurbilgo hainbat txokotan pieza desberdinak ikusi ahal izango dira; Daltonak taldeak “Lapur depresiboak”, Muxurbilek “Gure heroiak” biak usurbildarrak. Gorka Zubeldia eta Eñaut Gantxegi transfugek “Opor politikoak” izeneko lana eskainiko dute. Alde batetik bestera joateko translazioan, musikaren laguntza izango dugu, musikariek ere pieza bereziak joaz (hauek ere usurbildarrak)".
Irailak 15, ostirala
19:00 "Transgresioa, tabua ala desira?" mahai ingurua Sutegiko auditorioan. Hizlariak: Kattalin Miner, Oier Gillan eta Manex Fuchs... gure artean izango dira gaiari buruz hausnartzeko.
21:00 "Tentexut" zizka mizkak Sutegin.
22:00 "Hozkailua" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Zuzendaria: Manex Fuchs. Idazlea: Inai Iturriaga.
Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia.
Sarrerak: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).
Zehaztasunak: Euskal antzerkigintzan erreferentea den Ander Lipusen Huts teatroa taldeak eskainita lan irreberentea eta punkia, Patricia Urrutiak lagundurik. Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA".
Irailak 16, larunbata
11:00 Zirku jostaldia Santueneko frontoian. Haur eta gaztetxoentzako ekintza izango da. Sarrera doan. Azalpenak: Santueneko festekin bat eginez, zirku tailerra. Iaz Aginagako Eskola Txikiaren Egunean jarri genuen bezala, aurten Santuenean jarri dugu. Gaztetxoentzat parte har dezake, doakoa da.
18:00 "Zatarraren edertasuna" ikastaroa Sutegiko auditorioan.
Aktore eta zuzendaria: Iñaki Zirrausta.
Ikastaro berezia, ohiko antzerkitik aldendu eta lan egiteko modu berriak arakatuaz.
Sarrera: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).
21:00 "Tentexut" zizka mizkak Sutegin.
22:00 "Fakiu" antzezlana Sutegiko auditorioan.
ATX Teatro-ren lana. Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta. Idazlea: Fredi Paia.
Aktoreak: Belen Cruz, Sandra Fdez. Agirre eta Gabriel Ocina.
Sarrerak: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).
"Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta nola ez... biolentzia.
Besteak beste, gure instintuetako batzuk dira hauek. Beraiei esker bizirauten dugu historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak. Ezin izango genuke bizi hauetako bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango.
Baina EZZZ!!! Biolentzia ez!!! ezin dugu biolentzia erabili!!! Eta egia da, arrazoi gabeko biolentzia ezin da erabili... baina arrazoia balego, ... egon liteke biolentzia erabiltzeko arrazoirik?... eta beste biderik ez dagoenean? ... zer egin genezake bizirauteko? Galderak dira, besterik ez... erantzunak publikoaren esku daude".
Antolatzaileak: Muxurbil eta EHAZE (Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea)
Laguntzailea. Usurbilgo Udala.