Kontxako Bandera etxeratzeko lehian aritu dira bi usurbildar

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 11a, 10:48

Itsaso zakarrari eta giro nahasiari esker, estropada saio ikusgarria bizi izan zen atzo eguerdian Donostian. Azkenean, Kontxako Bandera gizonezkoetan Oriok irabazi zuen, emakumezkoetan San Juanek.

Gogoan izan, bi usurbildar genituen lehian Donostiako uretan. Alex Udabe eta Hondarribia laugarren postuan sailkatu ziren gizonezkoetan, Nagore Arruti eta Donostiarra ontzia zazpigarrenean emakumezkoen txapelketan. 

Kontxako Bandera irabazita pozik asko egin zuten etxerako itzulera oriotarrek. Honatx "Xingola Usurbil" Twitterreko erabiltzaileak grabaturiko bideoa, oriotarrak Aizpuruatarren autobusean Usurbilgo Kale Nagusitik igaro zirenean:

https://twitter.com/XingolaUsurbil/status/906875300046352385

Irudiak: EITB.