Usurbilgo Udalak ere babes eta elkartasun osoa adierazi dio Kataluniako herriari, haien Diada Egun handian. Gaurko ospakizun eta aldarriekin bat egiteaz gain, aurrera begira dituzten asmoei atxikimendua adierazi die Udalak, sare sozialetan zabaldu duten mezu honen bidez. "Usurbilen ere Diadarekin eta katalanen asmoekin bat egiten dugu. Endavant! (Aurrera!)".
Twitterren zintzilikatu duen mezua ilustratzeko ondoko irudia erantsi dio Udalak testuari. Irudian, irailaren 11 honetako Diada Egunean udaletxeko balkoian zintzilikatu duen estelada, atzean ikurriña duela.
Irudia: Usurbilgo Udala.