Kantu Taldea, entseguetara itzuliko da gaur

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 12a, 11:42

Abestuz agurtu zuten aurreko ikasturtea, eta modu berean bueltatuko dira gaurkoan entseguetara. Usurbilgo Kantu Taldea, astearte honetan, irailaren 12an itzuliko da lanera. Ikasgelak zabaldu berriak dituen Udarregi Ikastolan egin ohi dituzten ikastaroko entseguetara alegia. Aurrerantzean asteartero bilduko dira bertan. Bestalde, iraila amaierarako deitu dute udako etenaldi osteko lehen kantu jira. Honatx xehetasunak:

KANTU TALDEAREN HITZORDUAK

Asteartero irailaren 12tik aurrera

18:30-19:30 Ikastaroko entseguak Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Irailak 30, larunbata

19:00 Udako opor osteko lehen kantu-jira.

Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".

Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.