Hilerri berria handitzeko lanak abiatu ditu Usurbilgo Udalak. Bi hilabetez luzatu daitezkeen lanokin, bertako gune berdearen ondoan, hilerri zaharreko eta etorkizuneko usurbildarrak modu anonimoan uztea ahalbidetuko duen“Errautsen Parkea” izenekoa sortuko dute. Bertan gainera hileta zibilak era irekian egiteko aukera izango da. 120.000 euro bideratuko ditu Udalak lanotara. Ohar bidez gaineratu dutenez, “hilerri berriaren handitzeak zer ikusi zuzena du hilerri zaharraren itxiera prozesuarekin. Batez ere, familiartekoek eskatzen ez dituzten usurbildarren azken hilobia izango delako. Gorputz horiek Udalaren gain geldituko dira eta erraustu ondoren parke berrian utziko dira”.
Irudia: Usurbilgo Udala.