Aurkeztu berri dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Euskararen lurralde osora hedatuko da lau urtez behin ospatu ohi den ekimena. 43 bertsolari lehiatuko dira, 18 gai jartzaileren esanetara jardun beharko dute eta 20 epaile izango dira iragarri diren saio guztien amaieran azken hitza izango dutenak.
Bazkideek lehentasuna
Antolakuntzak bazkideei lehentasuna eman nahi die edizio honetan. Hartara abonamendua eskuratu ahalko dute. Urriaren 2ra arte finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak bazkideek soilik erosi ahalko dituzte. Urriaren 2tik aurrera zaletu guztiek eskuratu baita finaleko autobus eta bazkarirako txartelak ere. Final laurdenetako saioetarako txartelak bai, salgai dituzte jada denentzat. Txartelak eskuratzeko bideok dituzue: bertsosarrerak.eus edo Euskal Herri luze zabaleko salmenta puntuak.
Bi herritar txapelketan
Txapelketa honetan gutxienik bi herritarrek parte hartuko dutela badakigu. Ez bertsolari gisa, baina bai antolaketa lanetan. Epaimahaikideen artean izango da Jurgi Fuentes, sortzez mungiarra, egun Usurbilen bizi da. Eta gaurkoz guk dakigula, Inazio Usarralde aginagarrak lehen finalaurreko saioa aurkeztuko du, gai jartzaile lanetan arituko da urriaren 28an Bastidan. Txapelketak badu Usurbilekiko beste lotura bat ere. Antolakuntzak jakinarazi duenez, Bertsozale Elkarteak finalerako autobus zerbitzua Aizpurua Autobusak enpresakoen bidez eskainiko du.
TXAPELKETAREN FASEAK
Hasiera: irailaren 23an Baigorrin.
Amaiera: abenduaren 17an, Barakaldoko BEC-en.
Saioen egutegia:
Final laurdenak
-Irailak 23: Baigorri. Parte hartzaileak: Aimar Karrika Iribarren, Alaia Martin Etxebeste, Ander Lizarralde Jimeno, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Mikel Artola Izagirre, Xabi Maia Etxeberria.
-Irailak 30: Segura. Parte hartzaileak: Ander Fuentes Mujika "Itturri", Beñat Iguaran Amondarain, Felix Zubia Olaskoaga, Jon Martin Etxebeste, Nerea Elustondo Plazaola, Unai Gaztelumendi Arandia.
-Urriak 1: Leitza. Parte hartzaileak: Agin Laburu Rezola, Iñaki Apalategi Astigarraga, Julio Soto Ezkurdia, Oihana Bartra Arenas, Oihana Iguaran Barandiaran, Unai Agirre Goia.
-Urriak 7: Zalla. Parte hartzaileak: Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas", Jone Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Odei Barroso Gomila, Oihane Perea Perez de Mendiola, Onintza Enbeita Maguregi.
-Urriak 8: Zumaia. Parte hartzaileak: Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa", Asier Otamendi Alkorta, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Miren Artetxe Sarasola, Nahikari Gabilondo Mendizabal, Nerea Ibarzabal Salegi.
-Urriak 14: Tolosa. Parte hartzaileak: Beñat Lizaso Alberdi, Eneko Lazkoz Martinez, Etxahun Lekue Etxebarria, Jon Maia Soria, Maddalen Arzallus Antia, Xabat Galletebeitia Abaroa.
Finalaurrekoen lehen itzulia
-Urriak 28: Bastida. Parte hartzea ziurtatua dutenak: Igor Elortza Aranoa, Sustrai Colina Acordarrementeria. Aurkezlea: Inazio Usarralde.
-Azaroak 1: Irun. Parte hartzea ziurtatua dutenak: Aitor Sarriegi Galparsoro eta Maialen Lujanbio Zugasti.
-Azaroak 4: Maule-Lextarre. Parte hartzea ziurtatua dutenak: Beñat Gaztelumendi Arandia.
-Azaroak 12: Durango. Parte hartzea ziurtatua dutenak: Aitor Mendiluze Gonzalez.
Finalaurrekoen bigarren itzulia
-Azaroak 19: Amurrio.
-Azaroak 26: Donibane Lohitzune.
-Abenduak 2: Iruñea.
Finala
-Abenduak 17: Barakaldoko BEC-en. Goizeko saioa 11:00etan hasita, arratsaldekoa 16:30etatik aurrera.
Informazio gehiago: bertsozale.eus
Antolatzailea: Bertsozale Elkartea.