Orbeldi Dantza Taldean izen emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 12a, 12:58

Urriaren 2ko astean abiatuko du ikasturte berria Orbeldi Dantza Taldeak. Aldiz aurrez eman beharko da ikasturte berrirako izena, aipatu bilgunetik jakitera eman dutenez. Emailez eman dezakezue izena, baita aste honetan jendaurrerako finkatuak dituzten hitzorduetan. Haur nahiz helduen taldeentzako ikastaroak antolatu dituzte oraingoan ere:

Izen ematea:

-Emailez: orbeldi.udt@gmail.com

-Izen emateko jendaurreko hitzorduak: irailak 14 edo 15, 17:00-20:00 Orbeldik Oiardo Kiroldegi sarreran duen dantza gelan.

Prezioa: haurrek 65 euro, helduek 75 euro (ordainketak azaroan egin beharko dira).

Klaseen ordutegiak:

Helduen taldeak:

-Erromeria taldea, asteazkenetan 19:30-21:00 artean.

-Garaikide taldea, astelehenetan 19:30-21:00 artean.

-Tradizionala, izena ematen dutenen artean finkatuko da ordutegia.

Haurren taldeak: ordutegia finkatzeko bilera irailaren 22an, 18:00etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

DATOZEN IKASTAROAK

Ahalduntze ikastaro berriak emakumeentzat

Bi ikastaro berri iragarri ditu Usurbilgo Udalak, udazken honetarako:

- “Doluak eta galerak, orrialdeak ixten, etapak irekitzen”. Ikastaroa erdaraz, Pepa Bojo psikologoarekin. Urriaren 5etik abenduaren 14ra, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegiaren atzealdeko lokalean. Izen ematea, urriaren 3ra arte: Udaleko Parekidetasun Saila / parekidetasuna@usurbil.eus / 943 377 110.

-“Zertaz egiten dugu barre emakumeok?”. Saioak: azaroak 7, 14, 21, 28. Ordutegia: 17:30-19:30, Potxoenean. Irakaslea: Beatriz Egizabal. Xehetasun gehiago, aurrerago eskainiko ditu Udalak.

Alkartasuna Kooperatiba

Basalandare xaboien tailerra

Irailaren 16an 09:00-13:00 artean, Potxoenean. "Basalandare xaboien ikastaroa antolatu dugu Jone Aldabaldetreku eta Rita Aldabaldetrekurekin. Eskuzko xaboia osagai desberdinez nola sortu ikasiko dugu, eta partaide bakoitzak xaboi bat eramango du. Ikasleek tailerrera yogurth ontziak ekarri behar dituzte, molde gisa erabiltzeko". Ikastaroko prezioa, 35 euro, Alkartasunako bazkideek doan. Izen emateko:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

Muxurbil Antzerki Taldea

5 urtetik gorako herritar orok parte hartu ahalko du antzerki taldean. Xehetasun gehiago jasotzeko 675 71 23 83 (Ixabel) telefono zenbakira deitu. 

 

Oiardo Kiroldegia

Urtero moduan, bada non aukeratua. Izen emateko epea itxi aurretik, hautatu eta erabakitzeko garaia da. Ikastaro eskaintza zabala dugu aukeran. Oiardo Kiroldegiak ere ezagutzera eman ditu hurrengo hilabeteotan martxan jarri asmo dituen kirol ekintzak. Haietako bat baino gehiago probatzeko ate irekien egunak antolatu dituzte asteotarako:

 

Yoga eta reiki Santuenean

Santuenean antolatu dituzte ikastarook:

-Yoga: irailaren 19tik aurrera astearteetan (16:00-17:30/18:30-20:00/20:30-22:00) eta ostegunetan (16:00-17:30/20:30-22:00).

-Reiki: irailaren 20tik aurrera asteazkenetan, 17:00-20:00 artean.

Izen ematea: 619 791 170, abelinamanso@gmail.com

-Tai chi ikastaroari buruzko informazioa jasotzeko bilera irailaren 22an 17:00etan Santuenea 12 beheko udal eraikinean.

Helduen Hezkuntza Iraunkorra

18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako doako Agerialdeko hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko aukera duzue asteotan. Irailaren 18an abiatuko dute ikasturtea. Eskaintza: oinarriko prestakuntza, etorkizuneko programa, programa irekiak, unibertsitate eta goi zikloetara sarbidea, jarduera osagarriak... Informazio gehiago eta izen ematea:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-12:00.

Astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00.

epalasarte.es

943 361 273

012734aa@hezkuntza.net

Kantu Taldea

Ikastaroko entseguak asteartero 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan. Uda osteko lehen kantu-jira irailaren 30ean.

KzGunea

Irailean, arratsaldez zabalik 16:00-20:00 artean.

-Irailak 4-15, 16:00-18:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

-Irailak 18-19, 16:00-18:00: “Wikipedia. Elkarlaneko entziklopedia digitala”.

-Irailak 18-19, 18:00-20:00: “Erosketa seguruak Interneten”.

-Irailak 28-29, 18:00-20:00: “Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu”.

Informazio gehiago: 943 023 684/tutor.usurbil@kzgunea.net

Etumeta AEK euskaltegia

2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

Einean Guraso Eskola

Aurtengoan antolatu dituzten ikastaroetan izen emateko irailaren 15era arteko epea dago. Herritar orori zuzendutako saioon argibide gehiago, irakasleekin hartuemanetan jarrita jaso daiteke:

Laboreak

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Bolilloak, punto cruz, gantxilloa...

Yoga

Noiz: astean behin 1,5 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakasleak: Katia (636 71 15 14 edo kaiztos@yahoo.es)/ Sebas (605 72 28 25).

Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...

Hatha yoga

Yoga klaseak Usurbilen:

-Astearteak: 15:30/17:45/19:30.

-Asteazkenak: 09:30/18:45/20:30.

-Ostegunak: 10:30/14:30.

Oharra: ordu eta erdiko saioak astean behin edo bitan urkritik ekainera. 

Pintura

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Oleoa, akuarela, pastela...

Eskulanak

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Masajea

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Sebas (605 72 28 25).

Sabel dantza/Hip Hop

Noiz: astean behin 1,5 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).

Bi dantza hauek ikasteko aukera.