Ia 100 lasterkari izena emanda jada, irailaren 17ko Baxurde Krosserako

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 12a, 11:00

Geroz eta lasterkari gehiago dira kirolprobak.com atarian igande honetan ospatuko den 10. Baxurde Krosserako. Astearte honetarako ia 100 lagunek jada izena emana zuten. Usurbildarrak tartean, gainerakoak Buruntzaldea, Urola Kosta edota Donostialdeko partaideak gehienak. Gogoan izan, 300 lagunentzako lekua egongo dela lasterketan. Izen emateko epeak larunbat arratsaldeko 16:00ak arte zabalik segiko du.

Gogoan izan, 300 lagunentzako lekua egongo da irailaren 17an ospatuko den proban. Bi ibilbide izango dira aukeran: 10,75 kilometrokoa bat, 5,2koa bestea. Haurren lasterketa ere ospatuko da. Hitzordu honetarako aurrez eman ahalko da izena Oiardo Kiroldegian edo kirolprobak.com atarian. Edizio borobil honetan ere, “zuek bertan egotea gustatuko litzaiguke, kirol pixka bat egin eta goiz pasa on bat izatearren” adierazi dute antolatzaileek.

10. Baxurde Krossa

Eguna: irailak 17, igandea.

Ordua: 10:30.

Tokia: Usurbilgo frontoia (irteera eta helmuga frontoia).

Zehaztasunak: 10,75 kilometro eta 5,2 kilometroko ibilbide bana aukeran. 300 lasterkarirentzako  lekua.

Izen ematea eta informazio gehiago: kirolprobak.com  edo Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

2016ko 9. Baxurde Krosseko Podiuma

Lehen hiru gizonezkoak:

1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47

2-Ruben Ruzafa Cueto (Rincón de la Victoria) 00:34:51

3-Raul Gomez Margallo (Lasarte-Oria) 00:35:04

Lehen hiru emakumezkoak:

50-Eguzkiñe Zabaleta Caballero (Leitza) 00:44:24

56-Miren Josune Bikuña Zubia (Oñati) 00:44:45

47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50

Lehen usurbildarrak:

1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47

47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50

Baxurde Krossa iruditan: 9. Baxurde Krossa