Irailaren 14ra arteko epea dago auzotarren bilgune izango diren jaietako bi otorduotarako txartelak erosteko. Salgai dituzte, Santueneko Ibai-Ondo elkartean, Gure Elkartea jubilatuen tabernan, baita Artzabalen ere. Auzo bazkari eta afarikoak 20 eurotan eskuratu ahalko dira. Honatx igandean (irailak 17) 14:00etan hasita ospatuko den bazkariko menua: paella, txekor kostilla, postrea, kafea, pattarra eta purua. Auzo afaria berriz bezperan (irailak 16), 20:30etan hasita ospatuko dute.
Mus txapelketa
Larunbatean (irailak16) 16:00etan hasita Santueneko jaien baitan ospatuko da mus txapelketa. Izen ematea aurreko ordu erdian bideratuko du antolakuntzak, 15:30-16:00 artean. Bikoteko prezioa, 20 euro. Karta jokoan abilenek sariok irabaziko dituzte:
1-Bi txapel, bi trofeo, bi pertsonentzat afaria, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi botila txanpain.
2-Bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta botila bat txanpain.
3-Lau txuleta eta bi botila txanpain.
4-Baserriko bi oilasko eta bi botila txanpain.
SANTUENEKO JAIAK
Irailak 15, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta Ustekabe txaranga.
19:00 Sardina jana.
21:00 Musikarien afaria.
23:30 Kontzertuak: Kezka, Fridays Crew, eta Joxpa Erromeria.
Irailak 16, larunbata
10:30 Pintura lehiaketa.
11:00/13:00 Zirku jostaldia haur eta gaztetxoentzat.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzaren eskutik.
19:00 Buruhandiak.
21:00 Herri Afaria.
00:00 Dj Mikeltxi.
Irailak 17, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Gorritiren showa.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.