Iaz saritu zituzten Rosa Uribe eta Iñaki Gerica usurbildarrek ere, 10. Baxurde Krossean parte hartuko dute

Noaua Aldizkaria 2017ko ira. 13a, 11:51

Igandean ospatuko den Baxurde Krosserako aldez aurreko izen emate kopurua ehunetik gorakoa zen jada asteazken goiz honetarako. Urtero hutsik egiten ez duten kirolariak ikusiko ditugu igandean (irailak 17) ospatuko den proba herrikoiaren 10. edizioan. Tartean, iaz helmugara heldu ziren lehen usurbildarrek; Rosa Uribek eta Iñaki Gericak (9. Baxurde Krosseko txapeldunak). Aste honetako NOAUA! aldizkariari eskaini dioten elkarrizketetan, herri lasterketa honetan parte hartzera animatzen dute.

Haien kirol ibilbidean izan du eraginik proba honek. Iñaki Gericaren kasuan, Baxurde Krosseko lehen edizioaren bueltan hasi zuen bere kirol ibilbidea atletismoan. Kirol ekimenarekin batera garatu du bere ibilbidea. Rosak gaztetatik izan du atletismorako zaletasuna. Beste hainbat txirrindulari eta lasterkarien antzera, urrats berri bat eman du urteotan; asfaltotik mendira jauzi egin du. Eta ezin gusturago dabil. Biak ala biak igande honetan ikusiko ditugu lasterka herrian barrena. Gustukoa baitute hitzordu hau. "Herriko proban eta ez dut parte hartuko? Herriko jendearentzat aitzakia ederra da kirola egiteko. Usurbilentzat markatua dagoen proba bat da jada", adierazi digu Uribek. "Zer gutxiago, bizi naizen herriko lasterketan parte hartzea baino", adierazi digu Gericak. Bi herritarron hitzak, aste honetako aldizkarian.

10. Baxurde Krossa

Eguna: irailak 17, igandea.

Ordua: 10:30.

Tokia: Usurbilgo frontoia (irteera eta helmuga frontoia).

Zehaztasunak: 10,75 kilometro eta 5,2 kilometroko ibilbide bana aukeran. 300 lasterkarirentzako  lekua.

Izen ematea eta informazio gehiago: kirolprobak.com  edo Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

2016ko 9. Baxurde Krosseko Podiuma

Lehen hiru gizonezkoak:

1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47

2-Ruben Ruzafa Cueto (Rincón de la Victoria) 00:34:51

3-Raul Gomez Margallo (Lasarte-Oria) 00:35:04

Lehen hiru emakumezkoak:

50-Eguzkiñe Zabaleta Caballero (Leitza) 00:44:24

56-Miren Josune Bikuña Zubia (Oñati) 00:44:45

47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50

Lehen usurbildarrak:

1-Iñaki Gerica Juan (Usurbil) 00:34:47

47-Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 00:44:50

Baxurde Krossa iruditan: 9. Baxurde Krossa